Gabonen bueltakoak

Tolosaldeko Ataria 2019ko abe. 12a, 19:59

Tolosaldeko herri guztietan egitarau oparoak antolatu dituzte eragile ezberdinek; Olentzero eta Mari Domingiren eta errege magoez gain, bada zertaz gozatua inguruan.

GABONETAKO EGITARAUAK

ABALTZISKETA

Abenduak 22. 09:00. Guraso elkarteak antolatuta, plazatik aterako dira kantuan aritzeko.

ADUNA

Abenduak 16.18:30. Loatzo musika eskolakoen emanaldia, elizan.

Abenduak 22.09:15. Gabon kantuen erronda, eskolatik aterata, Basopeta guraso elkarteak antolatuta. 13:30. Frontoian Olentzero eta Mari Domingiri etorrera jaia.

Abenduak 27.12:00. Elordi lokalean Tumba, Orro egiten besterik ez zekien lehoiaantzerki lana izango da umeentzat.

Abenduak 30.11:30. Elordi lokalean Liburu bat mundu batipuin kontaketa, musika, eskulanak eta jolasak, 6 eta12 urte bitarteko umeentzat, Mestiza elkartearen eskutik.

Urtarrilak 3.11:00. Elordi lokalean, Tantai Ipuin Buruarin taldearen eskutik, 4 urtetik gorako umeentzat, buruarin tailerra. Gaia: Inauteriak.

ALBIZTUR

Abenduak 24.19:00. Olentzeroren etorrera, plazan.

ALEGIA

Abenduak 18.18:30. Loatzo musika eskolakoen emanaldia, kultur etxean.

Abenduak 22.18:30. Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzen kontzertua.

Abenduak 24.11:00. Txintxarri Abesbatza kantari ibiliko da kaleetan zehar. 16:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. 18:00. Eskola aurrean itxarongo diegu.

Abenduak 25. 11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian.

Abenduak 26 eta 27.Gabonetako pilota topaketak Elorri pilotalekuan.

Abenduak 30.Gabonetako pilota topaketen finalak, Ikaztegietan.

Abenduak 31.16:00. X. San Silvestre Krosa, plazan.

Urtarrilak 1.11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian. 12:15. Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte, plazan.

Urtarrilak 2.Txuri-urdinera irteera, Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.

Urtarrilak 5. 18:00. Errege magoen desfilea, Orendaingo bidetik.

ALKIZA

Abenduak 22.19:00. Gabonetako kontzertua Fagus Alkiza interpretazio zentroan.

Abenduak 24.09:00. Bereburupe guraso elkarteak antolatuta, Olentzeroren etorrera plazan. Ondoren, bi taldetan banatuta eskea, bata Arana bailarara eta bestea Azaldegira. Eguerdian, bazkaria egingo dute Alkizako ostatuan. Bazkalostean, herriko kaskoan ibiliko dira eskean.

ALTZO

Abenduak 13.18:30. Loatzo musika eskolakoen emanaldia, Batzarremuñon.

Abenduak 24.09:30. Eguberri eskean aterako dira, Altzo Azpitik.

AMASA-VILLABONA

Abenduak 17an eta 19an.18:30. Loatzo musika eskolaren Eguberrietako kontzertua, zineman.

Abenduak 22.12:00. Villabonako Jesusen Bihotza elizan Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatzen emanaldia.

Abenduak 24.Olentzero eta basoko izakiei ongietorria, Etxeondoko parkean. Amalur plazara jaitsiko dira, musikariek eta dantzariek lagunduta. 12:00. Trikipoteoa Jota eta Lierniren eskutik Malkar plazatik abiatuta. 16:15. Gabon kantujira herrikoia plazatik abiatuta. 18:00. Olentzeroren etorrera Etxeondoko parkean.

Urtarrilak 5.18:45. Errege Magoen desfilea Amasatik abiatuko da.

AMEZKETA

Abenduak 20.17:00-21:30. Frontenis txapelketa. Afari merienda Gaztelekuan, norberak ekarrita. Pelikula Gaztelekuan.

Abenduak 23.09:30. DBH 1 eta 2koentzat irteera Iruñako Saltingera. Prezioa: 15 euro.

Abenduak 24.09:30. Zumadi eskolako haurrak Ugartetik aterako dira Gabon kantak abesteko. 12:30. Herriaren sarreran Olentzerorekin topo egingo dute. 13:30. Haurrentzako bazkaria Zazpi Iturri elkartean. Ondoren, Olentzerok txokolatezko irudi bat banatuko die haurrei.

Abenduak 26.11:30. Tor magoaren ikuskizuna, kultur etxeko aretoan.

Abenduak 27.11:00-20:15. DBH 3 eta 4, eta batxilergoko 1. urtekoentzat irteera Mitologik Scpae Roomera. Prezioa:16 euro.

Abenduak 30.10:30. Eskulanak Gaztelekuan.

Urtarrilak 2.16:30. Altxorraren bila, Fernando amezketarraren plazan.

Urtarrilak 3.09:45-14:15. Olaberriako kartingera irteera. Prezioa: 15 euro.

Urtarrilak 4.10:30-12:30 eta 16:30-19:00. Puzgarriak, Larrunarri pilotalekuan.

ANOETA

Abenduak 20.Goizean. San Tomas Eguna dela eta ikastolako DBH 4ko ikasleek txorizo pintxoak salduko dituzte. 18:30. Loatzo Musika Eskolako Gabon kontzertua, elizan.

Abenduak 22.12:30. Kukuak Kantuz abesbatzaren emanaldia, elizan.

Abenduak 23.09:00-13:00. Udal pilota eskolako topaketa, frontoian.

Abenduak 24. Goizean. Ikastolako ikasleak kantari aterako dira, baita gazteak eta Kukuak Kantuz taldekoak ere. 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, oinez iritsiko dira Isastitik. Ibilbidea: Isasti-Solkorre-Igarabide-plaza. Loatzo Musika Eskolak eta Anoetako Anitz Dantza Taldeak hartuko dute parte. Ondoren, Olentzerok eta Mari Domingik gozokiak banatuko dituzte.

Abenduak 25.12:00. Anoetako txistulari taldearen kalejira.

Abenduak 26.16:00-18:00. Estanpazio tailerra Gaztelekuan, LH5etik DBH1era artekoentzat.

Abenduak 27.17:00. Haur antzerkia auditorioan: Egunon sikiera!Zirika Zirkus taldearen eskutik. 19:00. Gabonetako pala txapelketa frontoian, Kuku pilota elkartean antolatuta.

Abenduak 28.16:30. Eguberrietako mus txapelketa berezia. Izen emateak 15:30etik 16:30era frontoian.

Abenduak 30. 10:30. Kutxa Ekoguneko haur parkera irteera.

Urtarrilak 2. 16:00-18:00. Estanpazio tailerra Gaztelekuan, DBH2tik DBH4ra artekoentzat.

Urtarrilak 3.18:00. Margolariadokumentala eta solasaldi musikatua. Sarrera: 3 euro.

Urtarrilak 4. 17:00. Txiki Txef tailerra Gaztelekuan. Txokolatezko arrokak egingo dituzte 5 eta 11 urte bitartekoek. DBHko gazteak aldiz, Iruñeko Salting-era joango dira, Irurako Gaztelekuarekin elkarlanean.

Urtarrilak 5.18:30. Errege magoen desfilea. Basagain menditik irtengo dira eta oinez joango dira San Juan kaletik plazaraino, herriko txistulariek alaiturik. Bertan gozokiak banatuko dituzte.

Urtarrilak 6.12:00. Anoetako txistulari taldearen kalejira.

ASTEASU

Abenduak 22. 12:00. Harri-jasotzaileen Txapelketa izango da (200 kiloko harriak).

Abenduak 23. 16:30. Itzal Titerelaborategia, Zurrunka teatroren eskutik, udaletxean. 5-10 urte bitartekoentzat.

Abenduak 24. 12:00. Gabon eskeko kantuak herrian zehar eta Olentzero 12:00etan frontoian.

Abenduak 26. 16:30. Zinema euskaraz, udaletxean: Elkanoren lehen mundu bira. Filma amaitzean, Kukute guraso elkarteak merienda emango du.

Abenduak 27. 19:00. Zinema, udaletxean: Dantza. Amaieran, egileekin solasaldia.

Abenduak 28. 11:00-13:30 eta 15:30-20:00. Drone-ak erabiltzeko ikastaroa frontoian, AMC enpresaren eskutik. 12 eta 18 urte bitartekoentzat.

Abenduak 29. 11:00. IV. Kros Solidarioa. Izen ematea 11:00etan, haurren irteera 11:30ean, gazteena 11:40ean eta helduak 12:00etan.

Abenduak 30.16:30. Zinema euskaraz: Smallfoot. Filma amaitzean, Kukute guraso elkarteak merienda emango du. 18:00. Pride(zimena), txokolate jatea eta hainbat dinamika Erratztuz taldeak antolatuta.

Abenduak 31. 17:00. Urrezko Aizkora frontoian.

Urtarrilak 3.17:00. Ipuin kontaketa, udaletxean: Aho bete jolas.

Urtarrilak 5.19:00. Errege magoen desfilea.

BALIARRAIN

Abenduak 24.10:30. Kantuan aterako dira plazatik. 13:30. Bazkaria tabernan. 15:00. Berriro kantatzera. 17:00. Olentzeroren etorrera, San Juan Iturrin.

BELAUNTZA

Abenduak 24 .15:00. Kantuan aterako dira. 18:00. Olentzerok ekarritako opariak irekiko dituzte.

*Ludoteka zerbitzua: abenduak 23, 26, 27, 30, 31 eta urtarrilak 2 eta 3. 10:00etatik 13:00etara.

BERASTEGI

Abenduak 20. 10:00. Muñagorri eskolako jaialdia. Beasti Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du, eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dute ondoren.

Abenduak 24.09:00. Plazan elkartuko dira kantuan ateratzeko, Guraso Elkarteak antolatuta. 15:00. Arratsaldean ere kantatzera aterako dira plazatik, Urepele Elkarteak antolatuta. 18:15. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera herriko plazan.

Abenduak 27. 19:00. Presoen aldeko elkarretaratzea plazan. 19:30. Pintxo-potea.

Abenduak 31.18:00. XVI. Urte Zahar Krosa, Urepele Elkartearen eskutik.

Urtarrilak 5.18:30. Errege magoak plazara iritsiko dira.

BERROBI

Abenduak 24.10:30. Herriko kaleak kantuz alaitzeko jira, plazatik abiatuta. Ondoren, hamaiketakoa. 17:00.

Begi-urdin gaztegunean ohiko bilketa. 18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera: gaztetxoek egindako dantza-ongietorria eta oparien banaketa.

Urtarrilak 5.16:00. Begi-Urdin Gaztegunean ohiko bilketa. 19:00. Errege Magoen etorrera eta opari banaketa.

BIDANIA-GOIATZ

Abenduak 24.09:00. Goiaztik abiatuta, egun guztian zehar abesten ibiliko dira. 18:30. Goiatzera Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira eta frontoian ongi etorria egingo zaie.

Abenduak 29. 12:00. Organo kontzertua Loreto Aramendi organo jotzailearen eskutik, San Bartolome elizan.

Urtarrilak 5.18:00. Errege magoak Hernio aldetik plazara iritsiko dira, kaleetan zehar ibili ondoren, ongi etorria egingo zaie frontoian. Bertan animaliak, jaiotza, taloak... egongo dira.

ELDUAIN

Abenduak 24.14:30. Kantuan ibiliko dira etxez etxe, plazatik abiatuta.

GAZTELU

Abenduak 24. 08:30. Abestera aterako dira etxez etxe. 18:30. Olentzeroren etorrera.

HERNIALDE

Abenduak 24. 08:30. Herriko plazan elkartuko dira eta Bentara jaitsita ibilbidea hasiko dute. 09:00. Behetik gora hasiko dira kantatzen etxez etxe, herriko trikitilariek alaiturik. 14:30. Bazkaria herriko elkartean. 15:30. Berriro aterako dira gelditzen diren gainontzeko etxeak bisitatuz. Iluntzean, Olentzerori ongi etorria egingo diote herriko gazteek, zuzien eta trikitilarien laguntzaz. Frontoira iristean, opari eta gozoki banaketa egin, eta Olentzero agurtuko dute.

IBARRA

Abenduak 19. 18:30. Loatzo musika eskolakoen emanaldia, elizan.

Abenduak 23.Donostiako txiki parkera eguneko irteera, LH 1-2koentzat, Gaztezuloren eskutik.

Abenduak 26. Gaztezuloko pareta margotu eta afaria Sendi Ekintza elkartean, DBH 1-2koentzat, Gaztezuloren eskutik.

Abenduak 27. 17:00-19:00. Bigarren eskuko azoka plazan, LH 5-6koen eskutik, Gaztezulok antolatuta. 18:00. Alu-Uluantzerki foroa kultur etxean, DBH 3tik aurrerakoentzat, Gaztezuloren eskutik.

Abenduak 28. 11:30-13:30. Bigarren eskuko azoka Laboral plazan, LH 5-6koen eskutik, Gaztezulok antolatuta. Gazte gaua, DBH 3koentzat, Gaztezuloren eskutik.

Abenduak 29. Gazte gaua, DBH 3koentzat, Gaztezuloren eskutik.

Urtarrilak 2. Iruñeko Salting-era eguneko irteera, LH 3-4koentzat, Gaztezuloren eskutik.

Urtarrilak 3.Asterix eta Obelix eta edabe magikoaren sekretuakultur etxean, LH osoarentzat, Gaztezuloren eskutik, eta gazte gaua, DBH 4koentzat, Gaztezuloren eskutik.

Urtarrilak 4.Gazte gaua, DBH 4koentzat, Gaztezuloren eskutik.

IKAZTEGIETA

Abenduak 24.08:30. Herriko talde ezberdinak kantuan ibiliko dira. 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.

IRURA

Abenduak 17.18:30. Loatzo musika eskolakoen Gabonetako emanaldia, elizan.

Abenduak 23.11:00-13:00. Marrazki lehiaketa Eguzkitxokon HH eta LH 1ekoentzat. 17:00-19:00. Marrazki tailerra LH 2tik LH 6koak arte.

Abenduak 24. 09:30. Irurako ikastolakoak kalez kale Gabonetako abestiak abesten. Ondoren, hamaiketakoa plazan. 12:30. Mari Domingiren etorrera plazara. 18:00. Olentzero eta bere lagunen etorrera.

Abenduak 26. 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. Puzgarrien parkea frontoian. 18:00. Bonboigintza tailerra gazte eta helduentzat.

Abenduak 27. 11:00-13:00. Royal Icyngdelakoarekin egindako gaileten apainketa ludotekan 6 urtetik 10 urte bitartekoentzat.

Abenduak 29.17:30. Nahia eta Neotxotxongilo ikuskizuna kulturunean.

Abenduak 30. 17:30. Asier Kidam-en Aroa eta Mirariakmagia ikuskizuna kulturgunean.

Abenduak 31.Loatzora igoera eta hamaiketakoa gazte asanbladaren eskutik.

Urtarrilak 2. 10:30-13:30. Muralgintzako lehen saioa Gaztelekuan. 17:30. Potxi eta Patxin pailazoen Zirkoko izarrakikuskizuna kulturgunean.

Urtarrilak 3.10:30-13:30. Muralgintzako bigarren saioa Gaztelekuan. 17:30. Marrazki lehiaketako sari banaketa eta merienda Eguzkitxokon.

Urtarrilak 4.12:00. Iruñeko Salting-era irteera Gaztelekukoen eskutik. 19:00. Bakean dagoenari bakean utzibakarrizketa plazako ekitaldi aretoan.

Urtarrilak 5.17:00. Txokolate jatea. 18:00. Errege magoen desfilea.

LARRAUL

Abenduak 19. 19:15. Larraulgo I. Mikro-Ipuin Lehiaketako sari banaketa Liburutegian. Sariak banatzera Winston Copeland magoa joango da.

Abenduak 20.17:30-19:30. Gabon karaokea eta abenduaren 24rako entsegua liburutegian.

Abenduak 24. 09:00. Larraulgo plazan geratuko dira herritarrak baserriz baserri kantari ateratzeko.

LIZARTZA

Abenduak 19.18:30. Dantzarako nola jantzi ikastaroa, udaletxean, Otsolar Dantza Taldeak antolatuta.

Abenduak 24.18:00. Olentzeroren jaitsiera, Lizartzako udalaren eskutik.

Abenduak 28.17:00. Haur zinema udaletxean, udalaren eskutik.

Abenduak 31. 17:00. Haur zinema udaletxean, udalaren eskutik.

Urtarrilak 5.19:00. Erregeen etorrera, herritarrek antolatuta.

ORENDAIN

Abenduak 24.09:00. Herriko plazan bilduko dira kantu eskeari hasiera emateko. 12:00. Eltxo elkartean hamaiketakoa, eta kantuan jarraituko dute. 14:30. Bazkaria Eltxo elkartean.

OREXA

Abenduak 13.19:00. Presoei gutunak idatziko dizkiete.

Abenduak 24. 16:00. Kantari aterako dira etxez etxe.

Urtarrilak 6.16:00. Errege magoak etxez etxe ibiliko dira.

TOLOSA

Abenduaren 16tik 23ra.17:30-20:10. Olentzaroren Basoko bisitak, sarrerak aurrez eskuratuta, Elosegi parkean.

Abenduak 16tik otsailaren27ra.10:00-13:00/16:00-19:00. Giú La Mascheraerakusketa, Topic zentroan.

Abenduak 18.18:00. Tolosa izarrez beteta, kontzertuak Foruen etorbidean eta Nafarroa etorbidean.

Abenduak 19. 18:00. Tolosa izarrez beteta, kontzertuak Korreo kalean eta Berdura plazan.

Abenduak 20tik otsailaren 7ra.10:00-13:00/16:00-19:00. Emaus taldearen Origenerakusketa, Topic zentroko anbiguan.

Abenduak 20.11:30. Tolosa izarrez beteta, kontzertuak Zezen plaza aurrean. 18:00. Tolosa izarrez beteta, kontzertuak Rondilla kalean, Emakumeon plazan. 18:30. Tolosako musika eskolako ikasleen eta irakasleen elkartasun kontzertua, Topic-en.

Abenduak 21.Goizez, Gabonetako azoka berezia, Trianguloa plazan, Alondegia plazan eta Plaza Zaharrean.

Abenduak 22.17:00. Haur zinema, Leidorren: Mr. Link: jatorri galdua.

Abenduak 23.11:30. Tolosa izarrez beteta, kontzertuak Kale Nagusian. 18:00. Tolosa izarrez beteta, kontzertuak Emeterio Arrese plazan.

Abenduak 24.18:00. Plaza Zaharretik irtenda, Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera.

Abenduak 26, 27 eta 28. 16:00-18:00. Txotxongiloen tailerra, 6 urtetik gorako haurrentzat.

Abenduak 26tik 31ra, eta urtarrilaren 2tik 4ra.09:00-20:00. Gabonetako Shanti areto futbol txapelketa, Usabal kiroldegian.

Abenduak 26.17:00. Haur zinema, Leidor aretoan: La oveja Shaun: granjaguedon.17:00. Wii txapelketa, Topagunean.

Abenduak 27.Egun osoan, 24 orduko areto futbol txapelketa, Uzturpe frontoian. Topaguneak bestalde, Donostiara txangoa egingo du, 12 eta 17 urte bitarteko gazteekin. 12:15. Buruhandi eta erraldoien ikastaroko haurren kalejira: Lopez Mendizabal-Gernikako Arbola. 18:00. Tolosa izarrez beteta, kontzertuak Lopez Mendizabal plazaren eta Laskoain kalearen artean. 18:00. Buruhandi eta erraldoien ikastaroko haurren kalejira: Alde Zaharra.

Abenduak 28.Arratsaldez, telazko poltsen tailerra, Topagunean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. 18:00-21:00. Gabonetako haur parkea, Zerkausian. 18:30. Elkartasunezko Topic: Zergatik bizi da basoan Txanogorritxuren amona?emanaldia, Topic zentroko aretoan. Sarrera janariaren truke.

Abenduak 29.10:00-14:00/17:00-20:00. Gabonetako haur parkea, Zerkausian. 17:00. Haur zinema, Leidor aretoan: Asto erregea. 17:30-19:30. Urte amaierako festa, Topagunean.

Abenduak 30.10:00-14:00/17:00-20:00. Gabonetako haur parkea, Zerkausian.

Abenduak 31.10:00-13:00. Gabonetako haur parkea, Zerkausian. 15:30. Samaniego-Orixek antolatuta, Elkartasun krosa, Zerkausitik abiatuta.

Urtarrilak 2. 17:00. Haur zinema, Leidor aretoan: Frozen 2.

Urtarrilak 3.12:15. Buruhandi eta erraldoien ikastaroko haurren kalejira: Alde Zaharra. 18:00. Buruhandi eta erraldoien ikastaroko haurren kalejira: Zumalakarregi-Nafarroa etorbidea.

Urtarrilak 4.17:00. Haur zinema, Leidor aretoan: Frozen 2.

Urtarrilak 5.09:00-14:00. Gabonetako Shanti areto futbol txapelketako finala, Usabal kiroldegian. 18:30. Erregeen desfilearen irteera, Plaza Zaharretik abiatuta.

ZIZURKIL

Abenduak 16.18:30. Loatzo musika eskolakoen emanaldia, goiko elizan.

Abenduak 19.18:00. Elizpe erretiratuen elkarteak antolatuta txistorra jatea.

Abenduak 22.Jostailu-trukea goizean zehar plazako estalpean, Aiztondoko Denbora Bankuak antolatuta.

Abenduak 24.Goizean, San Millan ikastetxeko umeek baserrietan abestuko dute eta Pedro Mari Otaño eta Zubimusu ikastolako umeek Elbarrena auzoa alaituko dute. Ondoren, Urkamendi elkartean hamaiketakoa. 17:30. Urkamendi aldetik etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi. Loatzo musika eskolako musikariek lagunduta. Plazan Bukalai dantza taldekoek eta Loatzo musika eskolakoek musika joko dute.

Abenduak 27.19:00. Peppermint Quartet taldearen eskutik kontzertua Atxulondon.

Abenduak 31·Arratsaldean Urkamendi eta Zunbeltz elkarteek antolatutako urte zaharreko lasterketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!