Gaur, osteguna, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko abe. 12a, 05:59

Mahai ingurua, ipuin kontalaria, azoka, argazki erakusketa eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Osteguna, abenduak 12

 

 

Mahai ingurua

Zizurkil

Mens sana in corpore sano mahai ingurua. Artola (pilota), Perurena (herri kirolak), Errealeko neska futbolari bat (futbola). Kirola bai, baina burua ondo jantzita. Jon Ander Gorosperen gidaritzapean.

Mahai ingurua

16:30

Ipuin kontaketa

Liburutegia, Ikaztegieta

Oihaneko tira-birak Ane Gebara ipuin kontalariarekin.

Ipuin kontaketa

17:00

Ipuin kontaketa musikatua

Liburutegia, Alegia

Maider Galarzaren ipuin kontaketa.

Ipuin kontaketa

18:00

Bizikleta eta baserritar jantzien azoka

Berdura plaza, Amasa-Villabona

Bigarren eskuko azoka: bizikletak eta baserritar jantziak.

Bizikleta eta baserritar jantzien azoka

18:00

Irura 100 urte xarea

Plazako herri-eskolako aretoa, Irura

18:00-19:00. Argazki erakusketa, plazako herri-eskolako aretoan. 19:00. Irura eta xarea lehen eta orain mahai ingurua, plazako herri-eskolako aretoan. Parte hartzaileak: Jesus Mari Arsuaga, Iñax Iturbe, Joxi Lopetegi eta Mikel Uzkudun.

Irura 100 urte xarea

18:00

Jan Tolosaldea sari banaketa

Topic, Tolosa

Jan Tolosaldea ikasleen bideo laburren lehiaketa sari banaketa. 18:00.Tolomendik antolatuta. Sariak emateaz gain, parte hartu duten bideo guztiak ikusi eta hauen egileekin egoteko aukera izango da, Jan Tolosaldea ekimenaren nondik norakoak gertuagotik ezagutuz.  19:00-19:30. Luntxa.  

Jan Tolosaldea sari banaketa

18:30

'Olentzaroren Basoa' ipuinaren aurkezpena

19:15

Parasitos

Leidor antzokia, Tolosa

Bi saio. Jatorrizko bertsioa. Zine foruma.

Parasitos

20:00

Hitzaldi tertulia

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Iker iriarte Iribar alegiarraren eskutik: Nola antolatzen da bertsolari txapelketa? Nork aukeratzen ditu gaiak? Zer puntuatzen da bertso saioetan?

Hitzaldi tertulia

20:00

Bruce Sprinsgsteen. Western Stars

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Western Stars kontzertua. Bruce Springsteen musikariak Kaliforniako basamortuan duen rantxoko ukuiluan emandako kontzertuaren grabaketa, basamortuko irudiekin eta abeslariaren irudiekin tartekatuta. Bruce Springsteenek, bere emazte Patti Sciakfak , banda txiki batek eta orkestra txiki batek emandako kontzertu intimoa. Sarrera: 8 euro aldez aurretik (Amasa eta Basajaun) eta 10 euro leihatilan.

Bruce Sprinsgsteen. Western Stars

20:00

Bilera deialdia

Udaletxea, Lizartza

Otsabio kirol kluba eraberritzeko bilera.

Bilera deialdia

21:00

Monologoa

Alegia

Bakean dagoena.

Monologoa
 

10:00

19:00

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria

Topic, Tolosa

Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria
 

 

Erakusketa. Fortu Ruiz de Egilaz

3 taberna, Tolosa

Marrazki erakusketa. Fortu Ruiz de Egilaz.

Erakusketa. Fortu Ruiz de Egilaz
 

 

La importancia de estar erakusketa

GKo galeria, Tolosa

La importancia de estar. Luce.

La importancia de estar erakusketa
 

 

Abendu kulturala

Alkiza

Bigarren mailako errefuxiatuak, inaugurazioa. Antonio Ruiz foto-kazetariaren erakusketa.  

Abendu kulturala
 

 

Argizaiola. Erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

 

Argizaiola. Erakusketa
 

 

Eskuin muturra erakusketa

Liburutegia, Anoeta

 

Eskuin muturra erakusketa

 

Erakusketa. Gureak ere badira adingabe horiek

Plazida Otaño erakusgunea, Zizurkil

SOS Arrazakeriak-en eskutik.

Erakusketa. Gureak ere badira adingabe horiek
 

16:30

18:30

Olentzaroren Bidea

Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako haurrek Olentzaroren ibilbidea egiteko aukera izango dute. Ibilbidean, kriseilutxo baen argipean, garai bateko usadioak, sinismenak eta kontuak berreskuratuko dira.  Izen ematea: abenduaren 11, 12 eta 13an. Zunbeltz elkartean, 16:30-18:30.

Izen ematea. Olentzaroren Bidea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!