Motorraren gehigarria

Autoaren arazo  denen konponbidea

Ataria 2019ko abenduaren 9a

«Zure autoaren arazo guztiak konpondu ditzakegu», dio Bat garajeko Gaizka Leundak. Eta ez da gutxiagorako.

Izan ere, zerbitzu ugari eskaintzen dituzte: autoen sistemen berrikustea eta arazoaren sorburua aurkitzea ordenagailu bidez; autoen konponketa mekaniko guztiak, motorraren edozein matxuratatik suspentsioak sortu dezakeen edozein arazo; kolpeak eta arrasto txikiagoen konponketa; beirak aldatzea; edota aire girotuak izan dezakeen edozein matxura konpontzea. «IAT ibilgailuen azterketa teknikoa pasatzera joan aurretik berrikusketa bat egiteak garrantzia handia du», diote. Bat garajeak zerbitzu hori ere ematen du. «IAT azterketan begiratzen dituzten atalak egiaztatu eta konpontzen ditugu, esaterako, suspentsioa, balazta, argiak, kutsadura maila gasolina eta diesel ibilgailuetan…».

Horretarako, lantalde espezializatua daukate. «Bezero bakoitzaren beharretara egokitzen gara», ziurtatu dute. Esaterako, edozein konponketa egin behar denean finantzaketa eskaintzen dutela baldintza oso onetan. Gainera, azken teknologiara egokituta dago. Esaterako, autoen konponketan kolore desberdintasuna ekiditeko, bost angeluko espektrofotometroa daukate. «Tresna honek dagoen kolorea aztertu eta gehien gerturatzen den formula ematen digu», azaldu dute. Beraz, ez egin dudarik, eta autoak edozein matxura duela ere, joan Irurako Ibaiondo industrialdean dagoen Bat garajera. Ez zara damutuko.

Helbidea: Ibaiondo industrialdea, 10, Irura                    
Telefono zenbakia: 943 69 22 05                   
Webgunea: www.batgarajea.com                
Emaila: info@batgarajea.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!