Euskal Herria Bilduk manifestaziora deitu ditu herritarrak, bihar, 12:00etan, Bilboko Bihotz Sakratutik. Aurrera egiteko Euskal Errepublika! leloa aukeratu dute martxarako, eta Tolosaldeko EH Bilduk autobusak antolatu ditu. Eskualdean, izena emateko aukera dago honako herrietan, ohiko lekuetan: Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Leaburu, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?