Motorraren gehigarria

Konfiantza tailerraren oinarri

Ataria 2019ko abenduaren 5a

2016an ireki zuten Lukas Alamok eta Aaron Roblesek Urkamendi Motor tailerra. Hala ere, guztira, hamalau urte daramatzate elkarrekin lanean. Zizurkilen daukate mota guztietako kotxeentzako tailerra.

Bertan, mekanika orokorra egiten dute, baita autokarabanetan ere. Tratuari ere garrantzia ematen diote: «Bezeroek gugandik gehien baloratzen dutena da beti erakusten diegula zer egin diogun kotxeari», dio Alamok.

Hori dela eta, gertuko tratua ematen diete bezeroei, eta beraiekin konfiantza handia dute. «Asko eskertzen dute pieza nola izorratu den eta motorrari zer kalte egiten zion azaltzea».

Alamok nabarmendu du jendeak gero eta garrantzia handiagoa ematen diola kotxea ondo edukitzeari: «IAT ibilgailuen azterketa teknikoaren berrikusketan ere gauza gehiago eskatzen dituztenez, jendeak hobeto edukitzen du kotxea». Gainera, azterketa horretan erabiltzen diren makineria bera daukate. Beraz, konfiantza giroan eta puntako makineria erabiliz kotxea konpondu nahi duenak Zizurkilen dauka Urkamendi Motor tailerra. 

Helbidea: Hernio Bidea, 45, Zizurkil                    
Telefono zenbakia: 943 69 41 64      
Webgunea: www.urkamendimotor.com                    
Emaila: info@urkamendimotor.com / taller@urkamendimotor.com
Facebook: Urkamendi Motor

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!