Aldaketak izango dira Lurreko Telebista Digitalean

Ataria 2019ko abenduaren 4a

Europako agindu bat dela eta, 2020. urteko ekainaren 20rako libre utzi beharko da 700 MHz-eko banda, telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldia 5G delakoa ezartzeko.

Horregatik, Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) frekuentziak aldatzeari ekingo diote.

Prozesuan ez da telebista katerik desagertuko, eta herritarrek ez dituzte telebistak eta LTD deskodegailuak aldatu beharko. Hori bai, zenbait eraikinetan instalazioa aldatu beharko dute, telebista seinalea jaso ahal izateko, eta diru laguntza eskatu ahal izango dute horretarako, www.televisiondigital.es helbidean. Udalak jakinarazi du, behin betiko itzaltzea gertatu bitarte bi frekuentziak emititzen ariko direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!