Babestutako edukia

Bizimodu bat  Harley gainean

Ataria 2019ko abenduaren 4a

Gaztetako motor zaletasunak bultzatuta erabaki zuten Karmele Etxeberriak eta senarrak Harley-Davidson denda bat irekitzea.

«Horrelako motor bat erosi nahi genuenean konturatu ginen hemen ez zegoela dendarik», esan du. Etxeberria lanik gabe geratu eta Harley-Davidsonen ordezkoak, arropa eta osagarriak saltzen hasi ziren, eta handik urte gutxira marka bera gerturatu zitzaien. Hasieran Tolosan eta gero Anoetan jarri zutena txiki geratu eta Villabonako Cheyenne dendara joatea erabaki zuten.

Bertara sartuta, denetatik ikusi daiteke: motor handiak eta txikiagoak, arropa, osagarriak… «Hona etorri eta motorra erosten duena denarekin ateratzen da», ziurtatu du. Mota eta prezio askotako motorrak dauzkate: «6.700 eurokoak, 8.000koak, 11.000koak… Oso prezio onak ditugu baita erraztasun guztiak ere. Motor hauek denon eskura daude». Erraztasun horien artean daude, esaterako, finantzatzea eta asegurua. «Denda ofizial batera etortzeak segurtasuna eta kalitatea ematen ditu», gaineratu du. Hori dela eta, badauzkate errepikatzen duten bezeroak ere: «Jende askok aurrena motor txikia erosten du, eta gustatzen zaienez, handiagoaren bila etortzen dira gero». Gainera, erosi aurretik probatzen uzten diete, inolako konpromisorik eta kosturik gabe, eta motorrak alokatzeko aukera ere badago. Behin erosita, berriz, edozein konponketetarako tailerra ere Villabonan bertan daukate.

Harley-Davidson motor bat erosteak bizitzeko modu berri bat irekitzen duela dio Etxeberriak: «Antolatzen diren jaialdiek beste jende bat ezagutzeko aukera ematen dizute». Emozio asko ematen duen marka bat da. «Probatu eta sentitu», esan du. Azaroak 29tik aurrera bizimodu horretan murgiltzeko aukera paregabea egongo dela azaldu du: «Black friday dela eta, bihartik aurrera deskontuak izango ditugu dendan».

Helbidea: Ubegun industrialdea, Villabona                    
Telefono zenbakia: 943 69 00 79 / 672 261 196 /672 261 177                  
Webgunea: www.cheyennet.com                
Emaila: cheyenne@cheyennet.com
Facebook: Cheyenne Harley-Davidson              
Instagram: Cheyenne_harley_davidson

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!