Euskararen Eguna 2019

Antzerkia, dantzaldia eta nola ez, hitzolariak

Ataria 2019ko abe. 3a, 16:53

Tolosa, Berrobi, Ibarra, Amezketa, Alkiza eta Iruran Euskararen Egunari lotutako ekitaldiak egin dituzte. Iluntzera arte ospakizunek jarraipena izango dute. 

Amezketan eskolako haurrek antzerkia eskaini die kultur etxera gerturatu diren herritarrei. Hauek barre ederrak bota dituzte txikienen ateraldiekin eta Pernando Amezketarraren historiekin. Ondoren, guztiek Lau Teilatu abestia kantatu dute. 

Iruran, ikastolako haur eta irakasleak masailetan A3 margotuta joan dira plazara. Bertan, Gorka Murua alkateak euskararekiko konpromisoak irakurri ditu. Ondoren, urtero bezala, haurrek dantza egin dute. 

Alkizan, #hitzolariak jolasean ibili dira, hitzekin eta musikarekin. Sari banaketa ere egin dute. 

Ibarran, larunbatean hasi ziren Euskararen Eguna ospatzen, babarrun festaren baitan. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!