Gaur, asteazkena, Tolosaldean zer?

Tolosaldeko Ataria 2019ko abe. 4a, 05:59

Bernardo Atxaga, hitzaldiak, TOPAren bilera, erakusketak eta gehiago gaurko eskualdeko agendan. 

Asteazkena, abenduak 4

 

18:30

Euskararen Nazioarteko Eguna

Topic, Tolosa

Bernardo Atxaga idazlea Tolosan egongo da. Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren barruan sortutako Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan irakurraldi dramatizatua eskainiko du. Duela urte batzuk euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia egin zuen Martuteneko kartzelan, eta ekitaldi hura gogoan prestatu du idazleak irakurraldia, orduan izandako bizipenak kontuan hartuta. Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntza izango du Atxagak agertokian.

Euskararen Nazioarteko Eguna

19:00

Euskaraz bizi ahal gara!

Fagus Interpretazio zentroa, Alkiza

Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta, Fagus Alkiza Interpretazio zentroan.

Euskaraz bizi ahal gara!

19:00

Hitzaldia: Euskaraz bizi ahal gara!

Kultur etxea, Alegia

Egitasmoak jomugan du herritarrak kontzientziatzea, eta euskara hutsean bizitzeko aukera horren bueltan ahalduntzea.

Hitzaldia: Euskaraz bizi ahal gara!

19:00

Bilera deialdia

TOPAren lokala, Abastos eraikuntza, Tolosa

Hamaika arrazoi grebarako. Lan pentsio bizitza duina.  Deialdi zabala luzatu du Euskal Herriko eskubide sozialen kartak interesa duten eskualdeko elkarte zein norbanakoei dei egin die bilerara.

Bilera deialdia

20:00

Laponia

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Emanaldi tertulia Joxe Martin Otaegirekin. Bi aste Laponiako basoan, udazken koloretan.

Laponia

20:30

Zine gaua

Alegiko gaztetxea, Alegia

The War of Democracy. Ingelesez, euskarazko azpidatziekin.

Zine gaua

21:00

Euskararen Astea

Balio anitzeko zentroa, Bidania-Goiatz

Galtzaundi euskara taldeak eskainita Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia. Herriko euskararen erabilera eta bestelako datu eta hizkuntza ohituren atzeko arrazoiei buruz izango da hitzaldia.

Euskararen Astea
 

10:00

19:00

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria

Topic, Tolosa

Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria
 

 

Erakusketa. Beatriz Esnaola

Liburutegia, Anoeta

Gurutze puntua.

Erakusketa. Beatriz Esnaola
 

 

La importancia de estar erakusketa

GKo galeria, Tolosa

La importancia de estar. Luce.

La importancia de estar erakusketa
 

 

Abendu kulturala

Alkiza

Bigarren mailako errefuxiatuak, inaugurazioa. Antonio Ruiz foto-kazetariaren erakusketa.  

Abendu kulturala

17:00

20:00

Olentzeroren Basoa. Izen ematea

Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Izena emateko abenduaren 2tik 5era, Bidaiarien Txokoan, 17:00-20:00 artean. Abenduaren 6tik 15era: www.zumardia.eus -en. Bisitak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Haur bakoitzarekin heldu bat etor daiteke. Bisitaren iraupena 60 minutukoa.

Olentzeroren Basoa. Izen ematea
 

 

Argizaiola. Erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

 

Argizaiola. Erakusketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!