Motorraren gehigarria

Beherapen ikaragarriak izango ditugu abenduan

Ataria 2019ko abenduaren 3a

Abenduan zehar Novocarrek, Gipuzkoako Kia-ko kontzesionario ofizial bakarrak, stock-ean dituen autoak kitatu nahi ditu.

Berriak, erdi berriak eta 0 km duten 70 auto berri aterako ditu, eta eskaintza hori ez da urte bete arte errepikatuko.

Kia Novocarreko salmenta buruak, Javier Rodriguezek, esan du autoa erosteko aukera «paregabea» dela, izan ere urteko beste edozein unetan ezingo da Kia auto bat horren merke erosi. Rodriguezek aurreratu du Ceed Tourer 1.0 T-Godiva 120 CV modeloaren unitate bakar bat jarriko dutela salgai 13.000 eurotik aurrera ordainduta. Ez da eskaintza bakarra izango; Kia Sportage 1.6 GDI modeloaren 6 unitate izango dituzte 17.500 eurotik aurrera erosteko, edo Kia Stonic-a 12.900 eurotik aurrera ordainduta. 

Kia Novocarrek auto bat erosteko erraztasunak eskaintzen ditu, bezeroaren beharretara egokituz. Enpresa zein autonomoei zuzendutako sail berezia du ere.

Novocarrek maiatzean ireki zuen Olaberriareko saltokia bere zerbitzua Donostiako zonaldera eta Goierrira zabaltzeko asmoz. Erakusketa zabal eta argitsua du, eta salmenta ondorengo zerbitzua eskaintzen du oso ondo prestatutako langileei esker. 

Helbidea: Iñausti industrialdea, Olaberria, eta Lintzirin industrialdea, Oiartzun
Telefono zenbakia: 943 88 27 39

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!