Motorraren gehigarria

Peugeot 208 berria, eskura

Ataria 2019ko abenduaren 2a

Peugeotek azaroan atera zuen 208 berria. Modelo berria da eta 205 mitikoaren arima mantentzeaz gain, abangoardiako teknologia du, eta baita gidatzeko laguntza ere, izan ere autobidean joanda gidatze erdiautomatikorako aukera ematen du.

Auto honek motor elektrikoa edo termikoa du (diesela edota gasolina). Orain arte, eta batez ere B segmentuko turismoen artean, ezin zen motor elektrikorik aurkitu, modelo zehatz eta mugatuetan izan ezik. 

Peugeot 208 berriak ikono bat izan nahi du, eta Carza Gipuzkoan eskuragarri dago jada, bai Olaberriako Iñausti industrialdean eta baita Oiartzungo Lintzirinen ere. Eta orain irteera-eskaintza bat dugu eskuragarri, eta 1.000 euro baino gehiago aurreztu ditzakezu. Gure instalazioetan autoa probatzeko aukera eskaintzen dugu gainera.

Peugeoteko kontzesionario honetan ez duzu irteera-eskaintza hau bakarrik topatuko, abenduan zehar gerentziak erabili dituen autoak ere eskainiko baititugu. Kilometro gutxi dituzten autoak dira, ekipamendu bikaina dute eta salneurri erakargarrietan eskuratu ahal izango dira.

Carza Gipuzkoak maiatzean ireki zuen Olaberriako saltokia Goierriko presentzia indartzeko helburuz, zonaldeko herritarrei erosketa eta erosketa ondoko zerbitzuak eskaini ahal izateko. 

Helbidea: Iñausti industrialdea, Olaberria (N-1 errepidea, 416 km-a)  

Telefono zenbakia: 943 88 58 62

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!