Zumarragako feriara joateko erretiratuen irteera

Ataria 2019ko abenduaren 2a

Abenduaren 13an, Santa Luzia egunez Zumarragan egiten den feriara joateko irteera antolatu du Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak. Izen emateko epea abenduaren 9an bukatuko da eta horretarako 943 69 10 12 telefonora hots egin beharko da.

Goizean ferian bueltatxo bat emango dute eta arratsaldean bueltatzerakoan Zarautz aldean egingo dute geldialdia, malekoian paseatzeko. Bazkaria berriz, Azpeitiko Loiola hotelean izango da. Menuaren prezioa 23 eurokoa da.

Santa Luzi egunean Larraudik 08:00etan abiatuko da autobusa eta handik Alkizara (08:15), Zizurkilgo herrigunera (08:30) eta Adunara (08:45) joko du. Autobusean bertan kobratuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!