Euskararen Eguna 2019

Gaurko #hitzolariak

Ataria 2019ko azaroaren 29a

Sare sozialetan #hitzolariak traolak hitzak pilatzen jarraitzen du. Tolosaldeko Hitzolarien hiztegirako elikatu beharra dago traola.

#Hutxalapikoak

Tolosaldeko gazte proletargoaren itsulapikoak.

#Katxutxo

Txikiteroek erronda norka ordaindu behar duen erabakitzeko jokoa.

#Tximelaren baratza

Tolosako hilerria

#Logalera

Loari kendutako denbora. Askotarikoak izan daitezke arrazoiak. Normalean, estre puntu batekin neurtzen da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!