Anoeta, Asteasu, Ibarra eta Irurako raketistak, datu-base batean

Ataria 2019ko azaroaren 29a

Raketistak Lehen eta Orain kultur-kirol elkarteak 19 udaletako pilotarien datuak bildu dituzte webgune batean, interesa duen edonork kontsultatu ahal izan ditzan.

Oraingoz, 61 emakumeren datuak jarri dituzte sarean, proiektuan parte hartu duten udalerrietako pilotarienak. Raketista batzuen kasuan aipamen hutsak dira bildu direnak, eta beste kasu batzuetan argazkiz, karteleraz eta prentsa aipamenez osatu dute pilotariaren fitxa.

Raketistak Lehen eta Orain kultur-kirol elkarteko Ainhoa Palomo eta Jon Juanes oiartzuarrek 38 herritako 237 raketistei buruzko datuak bildu dituzte azken bost urteetan. Jasotakoarekin, erakusketa bat, dokumental bat, eta dagoeneneko martxan dagoen datu-base digitala osatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!