Atarikideen txokoa

Zozkatu ditugu aste honetako zortzi sariak

Ataria 2019ko azaroaren 29a

Sarrerak, talaso zirkuitua eta 50€-ko bonoa zozkatu ditugu aste honetan.

Saridunak ondorengoak dira:

 

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO azken finalaurrekorako bi sarrera: Saioa abenduak 1, igandea, arratsaldeko 17:00etan, Tolosako Usabal kiroldegian izango da.

  • Pili Otegi (Tolosa)
  • Ataria jarriko da harremanetan.

DELTECO GIPUZKOA BASKET - AFANION CB ALMANSA  partida ikusteko bi sarrera: Partida abenduak 1, igandea, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Jose Antonio Gasca pabiloian izango da.

  • Antonio Martiarena (Tolosa)
  • Ataria jarriko da harremanetan.

LA PERLA. Bi lagunentzako Forman jartzeko Talaso Zirkuitua.

  • Flori Martinez (Alegia)
  • Atariako bulegoan jaso behar da bonoa.

DONOSTIAKO AQUARIUMA: Bi  lagunentzako bina sarrera.

  • Kristina Arzallus (Alegia)
  • Pili Otaegi (Larraul)
  • Bi hilabeteko epea saria erabiltzeko.

TXURI URDIN irristaketa librea: Bi  lagunentzako bina sarrera.

  • Angel Oruesagasti (Amezketa)
  • Amaia Azkue (Berastegi)
  • Bi hilabeteko epea saria erabiltzeko. Aurrez deitu.

IKASELKAR HEZKUNTZA ARGITALETXEA: Neguko katalogotik euskarazko jolas eta liburuetan, 50 euroko bonoa.

  • Izaskun Jauregi (Tolosa)
  • Ataria jarriko da harremanetan.

 

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko denoi parte hartzeagatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!