Irati Lakunza berriro garaile

Ataria 2019ko azaroaren 28a

Hegats igeriketako kluben arteko ligaren bigarren jardunaldian lortu ditu garaipenak.

Hegats igeriketako kluben arteko ligaren bigarrengo jardunaldia egin berri dute Donibane taldeko igerilekuan, Iruñean. Ipar ligako jardunaldi irekia izan zen, markagailu elektronikoarekin. 120 igerilariek 50 metro ur gainekotik hasi eta ur gaineko 1.500 metro arte zituzten aukeratzeko. Igarondo Urpekoak taldetik 22 igerilariek hartu zuten parte, eta gehienek 400 eta 50 ur gaineko probetan igeri egin zuten. Emakumezkoetan bi probak Irati Lakunzak irabazi zituen eta gaztetxoek «400 metroko proba zailean ederki igeri egin zuten», esan dute klubetik. Gaztetxoetan Leire Santa Cruz eta John Barrel izan ziren taldeko azkarrenak, 100 metro eskafandran ondo ibili ziren Goenaga ahizpak eta Maite Gibelalde.

Hurrengo erronka helduentzat abenduan izango da, Valladoliden, Espainiako selekzioarekin joateko sailkapenak jokatzen baitira. Taldeko Irati Lakunzak eta Aras Karakusek sailkatzeko aukera dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!