Reunion Uhartetik eskualdeko merkataritzara

Ataria 2019ko aza. 28a, 07:59

Afrika hegoaldeko ikasleak eskualdera etorri dira Tolosaldea Lanbide Heziketari esker. Iaz, eskualdeko ikasleek alderantzizko bidaia egin zuten. 

Merkataritza jarduera ezagutzeko asmoz, Reunion Uharteko bederatzi ikasle joan den astean Tolosara etorri ziren. Aurrez, Erasmus + ekimena tarteko, Tolosaldea LH-koak joan ziren Afrikako uhartera. Xuban Ugal berastegiarra horietako bat izan zen. "Oroitzapen oso onak dauzkat; 11:00ak arte lan egin eta gero libre, hondartzan edo nahi genuena egiteko", dio Ugalek. Jostailu denda batean aritu zen lanean berastegiarra, Reunion Uhartean.

Merkataritza Jarduerako ikasleari itzultzaile lanak egitea tokatu zaio oraingoan, Markel Orozko urretxuarrarekin batera. Aste honetan Tolosako Goena dendan dabiltza Cadi Claire ikasle afrikarrari laguntzen, eta ikasten: "Joan den astean etorri ziren Reunion Uharteko ikasleak. Lehen astea nahiko teorikoa izan zen, ikastetxean bertan. Bidaia batzuk egiteko aukera ere izan dute, baita bertako gastronomia ere, Alegian egin genuen bazkarian bezala. Aste honetan dendetan dabiltza, merkatari jarduera ezagutzen". 

Cadi Clairek Tolosan gustura dagoela dio, "esperientzia berriak ikasten". Bere herriko merkatari jarduera desberdina dela onartzen du, "etapa bakoitzean helburu desberdinak ditugulako". Klima ere desberdina dela dio Clairek, izan ere, Tolosan hotz handia egiten du afrikarrarentzat. 

Goenako arduradunak ere gustura daude, nahiz eta hizkuntzaren arazoa izan: "Cadik apenas hitz egiten du gazteleraz, eta ez da erraza komunikatzea. Gehiago erakutsi nahi diozu, baina zaila suertatzen da". 

a

Argazkian, Alegiako udaletxean Reunion Uharteko ikasleak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!