Osteguna, azaroak 28
09:00
Lehiberri Management School
Lehiberri, TolosaldeaDesing Thinking, ideien sorrera sustatzeko tresna. Hizlaria: Cayetana Arri, Let's Go! Team. Izena eman edo informazio gehiagorako: lehiberri@tolosaldea.eus edo 943 654 501.
16:30
Kultur astea
Larraul16:30. Bizitzaren laborategian ipuin kontaketa eta zientzia esperimentuak Ana Galarraga Aiestaran zientzialariaren eskutik. Ondoren. Haur merienda Katilutxulo elkartean. 19:00. Hika egingo al diñagu? mahai ingurua Eli Pagola eta Oihana Iguaran bertsolariekin kultur etxean. Ondoren. Hika-poteoa Larraulgo ostatuan.
19:00
Inaugurazioa
Eguzkilore taberna. San Bartolome plaza, 5, IbarraEguzkilore tabernaren inaugurazioa. Txaston Dixieband taldearen kontzertua.
19:00
Hitzaldia: Euskaraz bizi ahal gara!
Txontxo, IbarraEgitasmoak jomugan du herritarrak kontzientziatzea, eta euskara hutsean bizitzeko aukera horren bueltan ahalduntzea.
19:30
Alkoholiko Anonimoen bilera
Corpus Christiko aretoetan, TolosaAlkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko bilera.
20:00
36. Mendi Astea
Gurea antzokia, Amasa-VillabonaPumori, Mendiaren Alaba dokumentala. Unai Ugartemendia.
22:00
Titirijai 2019. Alicia y las ciudades invisibles
Topic, TolosaAlicia y las ciudades invisibles. Onirica Mecanica (Murtzia). Helduentzat. Hitz gabea. 50 minutu. Alizia aspertu egiten da. Bat-batean, untxi baten urratsak aditu eta haren zuloraino jarraitzea erabakiko du...
10:00
Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria
Topic, TolosaBisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kollage erakusketa
Jubilatu-enea taberna, AlegiaKurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".
17:30
Erakusketa: Jose Ignacio Agorreta
Aranburu jauregia, TolosaIruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta. Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Borroka feministarekin kartzelak suntsitzen
Kultur etxea, IbarraItziar Moreno eta Aitzol Iriondoren eskutik Kartzeletik askatasunera erakusketa.