Indarkeria matxistari aurre egiteko, saretze feminista

Ataria 2019ko azaroaren 25a

Elkarretaratzeak eta ekintza performatiboak egin dira Tolosaldeko hainbat herritan indarkeria matxista salatzeko.

Berastegi eta Bidania-Goiatzen elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean eta Aiztondoko talde feministek antolatuta, Asteasu, Zizurkil eta Villabonan ekimen ibiltaria egin da. Aurten Espainiako estatuan eraildako 94 emakumeen izenak irakurtzearekin batera, emakume bakoitzeko zapata parea jarri dute plaza erdian. Ekintza Asteasun abiatu dute eta han gaztaina jatearekin eta abesbatzaren kantuekin jarraitu dute protesta ekitaldia. Zizurkilen eta Villabonan ere modu berdinean salatu dute indarkeria matxista Aiztondoko feministek.

Tolosaldeko Asanblada Feministak deituta, berriz, ekintza performatiboa egin dute Tolosako Zubiberrin. Ibarra eta Tolosako feministak bildu dira bertan, Indarkeriaren aurrean, saretze feminista lelopean. Deabruak Kalera asanblada feministakoak ere bertan izan dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!