Jakak eta Artolak lehen puntua, Altunak oraindik ez

Irati Saizar Artola 2019ko aza. 25a, 19:29

IƱaki Artolak bere lehen puntua eskuratu du binakakoan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. IRATI SAIZAR

Jakak eta Artolak lehen jardunaldiko partida irabaztea lortu dute; Altuna III.ak, aldiz, ezin. Amezketarra lizartzarraren aurka ariko da ostiralean, Amezketan.

Hasi da Binakako Pilota Txapelka. Lehen jardunaldiko partidak jokatuta, eskualdeko hiru pilotarietatik bik lortu dute garaipena. Jaka eta Artolak garaipena lortu dute, eta Altuna III.ak ezin izan du puntua eskuratu.

Ostiralean jokatu zuten Altuna III-Ladis Galarzak txapelketako lehen partida. 22-17ko emaitzarekin ezin izan zuten Ezkurdia-Martija bikotea mendean hartu. Hurrengo partidaren zain geratu dira, lehen puntu hori eskuratu ahal izateko.

Jaka-Zabaletak, aldiz, garaipen garbia eskuratu zuten igandean, Irribarria-Rezustari 5-22 irabazita. Lehen aldiz hartu du parte lizartzarrak txapelketa honetan, eta emaitza ikusita, zeresana emango duen bikotea izango dela dirudi.

Gaur arratsaldean Beotibarren jokatu da partidak itxi duen lehen jardunaldia. Artola-Imaz partida gehiena atzetik joan ostean, mendean hartu dituzte Laso eta Albisu. 22-18ko emaitzarekin amaitu dute lehen saioa.

AMEZKETAN AURREZ AURRE

Hurrengo jardunaldian, hau da, bigarrenean, eskualdeko bi pilotarik elkarren aurka jokatuko dute: Altuna III.ak eta Jakak. Amezketako Larrunarri pilotalekuan izango da partida hori, ostiral honetan, 22:00etan hasiko den jaialdian.

Artola-Imazek Olaizola II-Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute Sorian, igandean. 17:00etan hasiko da jaialdia.

LEHENA, PEÑA II.ARENTZAT

Promozio mailan, lehen jardunaldian, Peña II-Arangurenek irabaztea lortu zuten Alberdi-Erasunen aurka, 22-15. Erasunek Salaverriaren ordez jokatu zuen partida hori.

Bestalde, Arteaga II-Urretabizkaiak galdu egin zuten lehen partida Agirre-Eskirozen aurka, 22-13.

BINAKAKO TXAPELKETA

1. Jardunaldia

Ezkurdia-Martija 22; Altuna III-L. Galarza 17
Irribarria-Rezusta 5; Jaka-Zabaleta 22
Artola-Imaz 22; Laso-Albisu 18

Hurrengo jardunaldia

Jaka-Zabaleta; Altuna III-L. Galarza
Olaizola II-Urrutikoetxea; Artola-Imaz

PROMOZIO TXAPELKETA

1. Jardunaldia

Peña II-Aranguren 22; Alberdi-Erasun 15
Agirre-Eskiroz 22; Arteaga II-Urretabizkaia 13

Hurrengo jardunaldia

Peña II-Aranguren; Agirre-Eskiroz
Arteaga II-Urretabizkaia; Alberdi-Salaverri

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!