Turismo enpresentzat irisgarritasunaren inguruko formazioa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko azaroaren 24a

Basquetour-ekin Euskadiko Turismo Agentziarekin elkarlanean, uztailean egin genuen sentsibilizazio jardunaldiari jarraipena emanez, formazio praktikoa eskainiko da abenduaren 4an, 16:00etan Lehiberri zentroan.

Gure bizitzan zehar momentu ezberdinetan guztiok behar izan ditugu edo beharko ditugu zerbitzu irisgarriak umeen aulkia daramagulako, ebakuntza bat izan dugulako....

Nekazalturismo, hotel, jatetxe, taberna, turismo bulego... bisitariari harrera egiten dion edozein zerbitzuri bideratua dagoen formazio saioa da. Bereziki zuzenean bezeroari arreta egiten dioten pertsonei bideratuta.

Nola artatu behar desberdinak dituzten bezeroak, nola hitz egin, nola zuzendu beraiengana, nola komunikatu... Askotan ez dira aldaketa handiak behar zerbitzua hobetzeko, aldaketa handiena gure buruetan egin behar izaten da, eta ekintza txiki batzuekin bezeroei asko erraz diezaiokegu beraien esperientzia.

Bi ekintzak, turismo irisgarriko praktikak bultzatzeko beharrari erantzuten die, 2017-2020 Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren Plan Estrategikoan ezartzen den bezala. 2030 Euskal Turismoaren Estrategia eta bere 2017-2020 Zuzendaritza Plana inspiratu dituzten politikak, hain zuzen ere.

 

Informazio gehiagorako edota izena emateko

Programan parte hartzeko lehentasuna instalazio irisgarriak dituzten zerbitzuak izango dira. Harremanetarako Tolosaldea Garatzeneko Turismo saila: garmendia@tolosaldea.eus 606 758 577.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!