Eskualdeko bost pilotari binakako txapelketetan

Tolosaldeko Ataria 2019ko aza. 19a, 12:00
Argazkia: Aspe pilota

Erik Jaka, Iñaki Artola eta Jokin Altuna lehen mailakoan; promoziokoan, Jon Ander Peña eta Beñat Urretabizkaia. Txapelketa ostiral honetan hasiko da Azkoitian, Altuna III-Ladis Galartza eta Ezkurdia-Martijaren arteko partidarekin.

Binakako esku pilota txapelketa hainbat ezustekorekin aurkeztu dute, gaur, Bilbon. Nagusiena aurrelari txapeldunarena izan da. Elezkano txapelketatik kanpo utzi du Aspek. Bere lekua Irribarriak hartuko du, atzelari txapeldunarekin, Rezustarekin bikotea osatuz. Urrutikoetxeak, bestalde, atzelari bezala jokatuko du Aimar Olaizola aurrean duela.

Erik Jaka izan da beste protagonistetako bat Bilbon. Lizartzarrak Zabaletarekin jokatuko du binakako txapelketa, bikote oso arriskutsua osatuz. Debuta Bergaran egingo du igandean, Irribarria-Rezustaren aurka.

Iñaki Artolak Imazekin jokatuko du eta Jokin Altunak Ladis Galarzarekin. Alegiarrak astelehenean Tolosako Beotibarren jokatuko du, Laso-Albisuren aurka. Amezketarrak, ostiralean, Azkoitian.

Ostiralean hasiko den txapelketaren finala apirilaren 4an jokatuko da Bizkaia frontoian.

Aurten ere ligaxka formatuan jokatuko da. Baina bada berritasun bat. Lehen bi sailkatuak zuzenean izango dira finalerdietako ligaxkan. Eta beste bi bikoteak kanporaketa bidez erabakiko dira. Hirugarren sailkatuak seigarrenaren aurka jokatuko du, eta laugarrenak bosgarrenaren kontra. Irabazleak finalerdietako ligaxka jokatuko dute. Kanporaketa horiek otsailaren 29an eta martxoaren 1ean jokatuko dira.

LEHEN MAILAKO ZORTZI BIKOTEAK

Laso-Albisu

Bengoetxea VI-Mariezkurrena II

Artola-Imaz

Olaizola II-Urrutikoetxea

Jaka-Zabaleta

Irribarria-Rezusta

Altuna III-Ladis Galartza

Ezkurdia-Martija

 

PROMOZIO TXAPELKETA ZORTZI BIKOTEAK

Alberdi-Salaberri

Agirre-Eskiroz

Peña II-Aranguren

Arteaga-Urretabizkaia II

Salaberria-Garmendia

Zabala-Ruiz

Egiguren-Erostarbe

Elordi-Etxeberria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!