Astelehena, azaroak 18
18:00
Odol emaileak
Kultur etxeko Topagunea, TolosaOdol ateratzeak, Odol Emaileak elkarteak deituta. Txandarako zenbakiak kultur etxeko sarreran uzten dira egunean bertan, 17:30ean.
20:30
Retrato de una mujer en llamas
Leidor antzokia, TolosaIkuslearen eguna. Jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpidatziak.
20:30
Euskaraz bizi ahal gara!
Goibegi aretoa, AbaltzisketaHizlariak: Imanol Artola Arretxe eta Jone Garmendia Castaños.
10:00
Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria
Topic, TolosaBisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kollage erakusketa
Jubilatu-enea taberna, AlegiaKurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".
17:30
Erakusketa: Jose Ignacio Agorreta
Aranburu jauregia, TolosaIruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta. Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Gor komunitatearen XVI. Sentsibilizazio Astea
TolosaKartel erakusketa Tolosako hainbat erakusleihotan ikusgai jarriko dira ilustrazio sorta batzuk, komunikazio trabak irudikatzen dituztenak.
Borroka feministarekin kartzelak suntsitzen
Kultur etxea, IbarraItziar Moreno eta Aitzol Iriondoren eskutik Kartzeletik askatasunera erakusketa.