Gaur, asteazkena, Tolosaldean zer?

Tolosaldeko Ataria 2019ko aza. 13a, 05:59

Tailerra, hitzaldiak, Kultur Hamabostaldia, erakusketak eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, azaroak 13

 

 

Tailerra

Alegia

Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa. Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa argitu).

Tailerra

17:30

Ipuin kontaketa

Kultur etxea, Ibarra

Izaskun Mujikarekin ipuin kontaketa. 5-8 urteko haurrentzat. Haurrek bakarrik sartu beharko dute saioan.

Ipuin kontaketa

18:00

Hitzaldia: Medikamentuak erabilera arduratsua

Gaztainondo elkartea, Berastegi

Kontsumobideren eskutik.

Hitzaldia: Medikamentuak erabilera arduratsua

18:30

Hitzaldi zikloa: Euskara eta feminismoa: bidegurutzea elkargune

Kultur etxea, Tolosa

Mahai ingurua Tolosako kultur etxean. Mugimendu feminista eta hizkuntza praktikak. Hizlariak: Petra Elser, Idurre Eskisabel Larrañaga, Tarana Karim eta Azpeitiko Emakumeen Txokoko ordezkari bat. Moderatzailea: Eider Olazar Elduaien. Ondoren. Sormen saioa egingo dute Uxue Alberdi Estibariz eta Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariek.

Hitzaldi zikloa: Euskara eta feminismoa: bidegurutzea elkargune

19:00

Kultur Astea, 'Gailurrean'

Eliza, Aduna

Nadet Agirre Orio arraun elkarteko patroiak, Nahikari Garcia Realeko futbol taldeko jokalariak eta Mikel Iturria Euskadi Murias taldeko txirrindulariak Kirolari handia izatea nuen amets eta... hitzaldian hartuko dute parte. 

Kultur Astea, 'Gailurrean'

19:30

Amezketako Kultur Hamabostaldia

Kultur etxeko areto nagusia, Amezketa

Napardeath pelikularen emanaldia. Ataun of death trilogiako hirugarrena.

Amezketako Kultur Hamabostaldia

20:00

Hitzaldia. Alekos

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

'Nire liburuak eta bidaiak'. Liburuen idazketa eta marrazketan topatzen diren anekdotak, bidaiatzen ari garela.

Hitzaldia. Alekos
 

10:00

19:00

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria

Topic, Tolosa

Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria
 

 

Kollage erakusketa

Jubilatu-enea taberna, Alegia

Kurage Kolektiboa.  "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".

Kollage erakusketa
 

17:30

20:30

Erakusketa: Jose Ignacio Agorreta

Aranburu jauregia, Tolosa

Iruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta.  Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.

Erakusketa: Jose Ignacio Agorreta
 

 

Xanti Esnaolaren erakusketa

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Xanti Esnaolaren lanen erakusketa.

Xanti Esnaolaren erakusketa
 

 

Gor komunitatearen XVI. Sentsibilizazio Astea

Tolosa

Kartel erakusketa Tolosako hainbat erakusleihotan ikusgai jarriko dira ilustrazio sorta batzuk, komunikazio trabak irudikatzen dituztenak.

Gor komunitatearen XVI. Sentsibilizazio Astea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!