Mintzalaguna martxan

Ataria 2019ko azaroaren 7a

Tolosaldeko mintzalagunek hasi dute ikasturtea eta aurtengo kanpainaren irudiari erreferentzia eginez, argazkia atera dute Tolosako taldeetako bidelariek eta bidelagunek.

Hain juxtu, Tu-tik Gu-ra da aurtengo leloa, eta mintzalagunen komunitatean, norbanakoak taldean euskaraz praktikatzea bultzatzeari egiten dio keinua. Euskaraz ongi dakitenak, euskara praktikatu nahi dutenak nahiz hiztun berriak elkartzen dira egitasmoan, eta momentuz 110 partaide daude eskualdean, 24 taldetan banatuta, hamar herritan zehar. Ibarran ere egitasmoa martxan jartzeko deialdia zabaldu dute eta eskualdeko gainontzeko herrietan bezala, izena emateko aukera urte guztian zehar irekita dagoela azaldu dute Galtzaunditik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!