Errigorako produktuen saskiak eskatzeko aukera

Ataria 2019ko azaroaren 5a

Plazida Otaño liburutegian, udal-bulegoetan eta Iriarten egin ahal izango dira eskaerak Zizurkilen eta Iratzar tabernan, Basajaun liburu dendan eta Amasa kafetegian Villabonan.

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Bi kanpaina nagusi egiten ditu urtero:

• Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura: bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen ditu, bertako ekoizpena eta ekonomia sustatuz.

• Udazkenean, aurtengoan urriaren 30etik azaroaren 20ra, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka: Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditu, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua eginez (saski bakoitzaren balioaren %25).

Azaroaren 20ra bitartean egin daitezke eskaerak, www.errigora.eus helbidean edo honako leku hauetan:

Amasa-Villabonan: Iratzar tabernan, Basajaun liburu dendan eta Amasa kafetegian.

Zizurkilen: Plazida Otaño liburutegian, udal bulegoetan eta Iriarten.

Zizurkilen, saskiak abenduaren 9an jaso ahal izango dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Plaza Etxeberrin. Ordainketak esku-dirutan egingo dira, eskaerak jasotzeko unean bertan. Eta Amasa-Villabonan, saskiak abenduaren 11n, 12an eta 13an banatuko dira Gaztetxean, 18:00etatik 20:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!