Gaur, asteartea, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko aza. 5a, 05:59

Amezketako Kultur Hamabostaldiak eta Euskara eta feminismoak bat egingo dute gaurko agendan. 

Asteartea, azaroak 5

 

18:30

Amezketako Kultur Hamabostaldia

Kultur etxeko areto nagusia, Amezketa

Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen hitzaldia Itziar Gandarias feminista eta Deusto Unibertsitateko Psikologia irakaslearen eskutik.  

Amezketako Kultur Hamabostaldia

18:30

Hitzaldia: Euskara eta feminismoa: bidegurutzea elkargune

Kultur etxea, Amezketa

Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen. Hizlaria: Itziar Gandarias Goikoetxea.

Hitzaldia: Euskara eta feminismoa: bidegurutzea elkargune

19:00

Izarren behaketa

Ikaztegieta

Aranzadi zientzia elkartearen eskutik izarren behaketa. Herriko argiak itzaliko dira. Eguraldi iragarpenagatik bertan behera gelditu da honako ekitaldia.

BERTAN BEHERA. Izarren behaketa

19:00

Ekitaldi politikoa

Zerkausia, Tolosa

Maddalen Iriarte eta Jon Iñarritu.

Ekitaldi politikoa
 

10:00

19:00

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria

Topic, Tolosa

Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria
 

 

Kollage erakusketa

Jubilatu-enea taberna, Alegia

Kurage Kolektiboa.  "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".

Kollage erakusketa
 

17:30

20:30

Erakusketa: Jose Ignacio Agorreta

Aranburu jauregia, Tolosa

Iruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta.  Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.

Erakusketa: Jose Ignacio Agorreta

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!