Azken minutuetan lortu ditu hiru puntuak Lauburuk

Ataria 2019ko azaroaren 4a

Laskorainek etxean 3-5 galdu du. Sailkapen nagusian, ibartarrak lehen postutik puntu bakarrera daude; tolosarrak taularen erdian jarraitzen dute.

Kukuyaga taldearen aurka jokatu zuen asteburuan Lauburu KE Ibarrak, etxetik kanpo. Partida ongi hasi zen kanpotarrentzat, 12. minutuan Andonik sartutako golari esker. Ondoren, ordea, banakoa etorri zen 18. minutuan. Zelai erditik atera orduko etorri zen berriro ibartarren gola, Aitzolena. Atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian etxekoek berriro markagailua berdintzea lortu zuten. Partida horrela amaituko zela zirudien, baina azken hiru minututan, Lauburuk bi gol eta hiru puntu lortu zituen.

Garaipen horri esker, sailkapen nagusian laugarren jarraitzen du Lauburuk, baina lehen postua puntu bakarrera geratu zaio.  

Laskorainek,, bere aldetik, ezin izan zituen hiru puntuak lortu, etxean. Juventud Del Circuloren aurka 3-5 galdu zuten horiek. Usabalen jokatutako lau partidetatik hiru galdu dituzte Laskoraingoek. Gauzak horrela, bederatzigarren daude 10 punturekin taularen erdian. 

Pos.    Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP    GAlde  GAurka 
1    AUZOAK DE ZIERBENA C.D.F. 18   8   5   3   0     29   17  
2    IBARARTE C.D. 18   8   6   0   2     28   16  
3    GUARDO F.S. DEPORCYL 17   8   5   2   1     35   19  
4    LAUBURU K.E. IBARRA F.S. 17   8   5   2   1     25   14  
5    OTXARTABE C.D. 16   8   5   1   2     38   30  
6    TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ FS 15   8   4   3   1     25   17  
7    JUVENTUD DEL CIRCULO C.D. 15   8   5   0   3     33   28  
8    SAN JUAN A.D. 14   8   4   2   2     32   24  
9    LASKORAIN K.E. 10   8   3   1   4     25   30  
10    TAUSTE F.S. 10   8   3   1   4     24   36  
11    CASTRO URDIALES C.F.S. 8   8   2   2   4     24   33  
12    PATATAS GOMEZ SALA 2012 7   8   2   1   5     22   26  
13    CUELLAR COJALBA F.S. 6   8   2   0   6     38   31  
14    KUKUYAGA ETXEBARRI F.S. 6   8   2   0   6     27   41  
15    C.D. ESCUELAS CIUDAD GUADALAJARA F.S. 3   8   1   0   7     16   33  
16    PINSEQUE A.D. 3   8   1   0   7     19   45  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!