Tolosaldeko Gazte Frontea osatu eta aurkeztu dute

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 28a, 19:59

Tolosa, Ibarra eta Aiztondoko gazte asanbladak, Ikasle Abertzaleakeko kideak, Orixeko Talde Feministako kideak eta Tolosako Neska Taldeko kideak elkartu dira aurkezpenean. Borrokatzeko deialdia "Tolosaldeko gazte langilego guztiarentzat" zabaldu dute. 

Aurkezpen ekitaldiko irakurketa oso-osorik:

"Gizarte kapitalista honetan, gure bizitzen gaineko kontrola izateko baldintzak eta gizartearen antolamenduan esku hartzeko gaitasunak lapurtzen dizkigu klase burgesak, jendartearen gehiengo desjabetuari, hain zuzen, langile klaseari. Modu honetan, gizartearen ordena erabaki eta inposatzen duen botere burgesaren eta honako hau sufritzen duen proletalgoaren arteko klase borrokan aurkitzen gara.

2008. urtetik murgilduta gauden krisi testuinguru honetan, era nabarmenagoan agertzen zaizkigu klase borrokaren zantzu hauek, izan jubilatuen pentsioak estutzean, soldatak murriztean, edo lanpostuak osasuna galtzeko, edo kasurik okerrenean, bizitza galtzeko gune bihurtzen direnean. Izan ere, krisi garaietan, burgesiak bere boterea eta etekinak bermatzeko esplotazio formak bideratzen ditu, ongizatearen maskara apurka apurka desegiten zaiolarik eta ondorioz, langileriaren kontzientzia pizteko baldintzak sortzen eta bere duintasuna eta askapena borrokatzeko baldintzak sortzen direlarik.

Honen adibide ditugu modu orokortu batean ematen ari den klase izaeraren areagotzea. Izan mundu mailan, Chilen ematen ari diren borrokak edo Frantzian hilabeteetan ematen ari diren borrokak. Euskal Herri mailan etorkizun sozialista baten defentsan azken urteetan sortutako adierazpen sozialistak, izan Gazte Koordinadora Sozialista, Itaia edo gaztetxe eta gazte asanbladak ematen dituzten jardun desberdinak, jantoki sozialak kasu. Eta ezin aipatu gabe utzi gure eskualdean gaztetxeen loraldiaren parte eta langile boterea areagotzearen parte izan diren Ezpala eta Kaxildaren birjabetzeak.

Gazteon egoera ere gatazka honen barnean kokatu behar dugu, ezin baita ukatu geroz eta etorkizun ilunagoa dugula eta krisiaren ondorioen jo puntuetako bat garela. Bizi, zein lan baldintzen okertze bat dugu horren adierazle. Adibidez, emantzipatzeko ezintasuna eta lan kontratu tenporalak joera orokortu bihurtzen ari dira. Horrekin batera, esplotazio sistema hau onartu eta zalantzan jarriko ez duen gazte eredu bat sortzeaz ere arduratzen dira hezkuntza sistemaren edota festa kapitalistaren desfasearen bitartez. Izaera despolitizatua duten langile sumisoak sortzea dute helburua.

Esan bezala, burgesiak boterea metatzenjarraitu ahal izateko esplotazio zein dominazio forma ezberdinak areagotzen ditu eta logika horren baitan ulertu behar dugu gazteoi ezartzen zaigun egoera. Beraz ez da gazteoi isolatuki ezartzen zaiguna, burgesiak langileria osoaren aurka martxan duen makinariaren zati batbaizik.Horregatik, jardun behar dugu gazte langile gisa, hau da, gazteok bizi ditugun problematikei erantzuteko orduan burgesiarekiko aurkaritzan aurkitzen den klase gisa.

Testuinguru honetan, Tolosaldeko Gazte Frontea aurkezteko elkartu gara gaurkoan. Joan da denbora bat tolosaldeko gazte mugimenduko zenbait eragile eta kide elkartzen eta hausnartzen hasi ginela. 2018ko ekainean gauzatu genituen topaketak izan ziren gaur Tolosaldeko Gazte Frontea bezala aurkezten dugunaren abiapuntua. Gure eskualdeko gazte mugimenduaren harreman eta komunikazio faltaren gabezian, elkartzeko eta antolatzeko erramienta izan dira gauzatu ditugun bi topaketak, 2018ko ekainean lehena eta 2019ko otsailean bigarrena.

Eskualdeko gazte mugimenduko komunikazio eta harreman faltaren aurrean, batasun politiko bat identifikatu eta bermatzeko beharra ereazaleratzen joan zaigu, langilegoaren gazte subjektuaren eragile eta kideak garen momentutik. Horren ondorio izan da gizarte kapitalistaren baitan kokatzen garen gazte langileak garela, eta errealitate honek gazte langileoi sortzen dizkigun miseria zein zapalkuntzak identifikatu, borrokatu eta desagerrarazteko hautua egiten dugula. Modu honetan, gazte problematikak duen klase izaeran eta aldaketak izan behar duen osotasunaren ikuskeran berresten gara.

Guzti honen baitan, Tolosaldeko Gazte Frontea aurkezteko elkartu gara gaur Tolosa, Ibarra eta Aiztondoko gazte asanbladak, Ikasle Abertzaleakeko kideak, Orixeko Talde Feministako kideak eta Tolosako Neska Taldeko kideak. Egindako bidearen gaurkotasunean aurkezten gara, eta urratzeko dugun bidearen kontzientzia izanik zabaltzen dugu antolatzeko eta borrokatzeko deialdia Tolosaldeko gazte langilego guztiarentzat".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!