Irati Larrañaga eta Ioana Alijostes, Donostiarra trainerura

Ataria 2019ko urriaren 25a

Nerea Perez, Ioana Alijostes eta Irati Larrañaga tolosarrek 2018an San Juan traineruarekin Euskotren liga irabazi zuten.

San Juan talde historikoan taldekide izan ziren bederatzi arraunlari berriz elkartuko dira, tartean Larrañaga eta Alijostes, Donostiarra traineruan.

Aurtengo denboraldian ez dira arraunean aritu bi tolosarrak. Donostiarra taldean Olatz Lopez tolosarra eta Naroa Urkola anoetarra daude. San Juan talde historikoan aritu zen Nerea Perez tolosarra aurten Hondarribia traineruan aritu da.

Beste aldaketa edo fitxaketa batzuk izan dira arraunaren munduan. Endika Lopez tolosarra Hondarribia trainerutik Donostiarrara pasako da, Eneko Zabala adunarra Kaikutik Ondarroara, eta San Pedron eta Getarian aritu zen Mikel Lasa tolosarra ere Ondarroan ariko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!