Atzoko auto ilaren inguruko kexei erantzun die Trafiko Zuzendaritzak

Ataria 2019ko urriaren 23a

Trafiko Zuzendaritzatik baieztatu dutenez, N-1 errepidean by pass bat egitea aztertu zuten atzo, baina ingurunearen baldintzak kontuan hartuta, ez zela bideragarria erabaki zuten. 

Atzo eguerdian, 12:30ak inguruan, kamioi batek su hartu zuen N-1 errepidean, Irura parean eta Donostiako noranzkoan. Auto ilara luzeak sortu ziren ezbeharraren ondorioz, Olaberriaraino iritsiz. Pilaketan zeuden gidariak kexu agertu ziren, informazio eza edo kaosa izan zela aipatuz. Eusko Jaurlaritzaren Barne Saileko Trafiko Zuzendaritzatik, euren erabakia arrazoitu dute:

Trafiko Zuzendaritzaren oharra:

"Atzoko kasuan by pass bat egitea ez zen bideragarria. Horretarako, besteak beste, ondorengo faktoreak hartu behar izaten dira kontuan:

  • Leku guztiak ez dira egokiak.
  • Galtzadak nibel desberdinetan. 
  • Isurkiak eta abar.
  • Erdiko bionden desmuntatzea. 
  • Konoak jarri behar dira by pass-ean eta ondoren berriro kendu. 
  • Langileen lan hori patruila bidez aseguratu behar da.
  • Aurkako noranzkoan erretentzio garrantzitsuak sortzen dira.

By-pass-a egitea baloratu ondoren, ingurunearen ezaugarriak kontuan hartuta, 5 bat orduko lana izango zela ikusi zen". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!