Alkain enpresa ez da berria. 1951. urtetik ari dira lanean eta esperientzia zabala dute etxebizitzen berritze edota konponketetan. Zeramika eta eraikuntzarako materialak salduz hasi ziren lanean, eta gaur egun, brikolajerako aukera zabala dute, burdindegi zabala eta baita eraikuntzarako material ugari ere. Horri guztiari sukalde eta bainugeletan duten eskaintza aberatsa gehitu behar zaio.
Material guztia Hondarribiko eta Astigarragako zentroetan dute eta Donostiatik bost minutura 2.800 metro karratu dituen erakusketa aretoa dute, Gipuzkoako handiena. Burdindegiko eskaintza berritu dute eta erakusketa aretoan etxebizitza bat berritzeko, eraberritzeko edota itxuraldatzeko beharrezkoa den guztia dute: zeramika, bainugeletarako altzariak, komunak, txorrotak, sukalderako altzariak, etxetresna elektrikoak, egurrezko zoruak, etxebizitza barrurako zein kanpoalderako ateak, PVC leihoak, erremintak, aroztegiko materiala, lorategietarako erremintak...
Laguntza eta aholkularitza
Bada Alkainen bereziki zaintzen duten zerbait: aholkularitza. «Bezeroari nahi duen hori ematen saiatzen gara. Bilatzen duen hori aurkitzen laguntzen diogu».
Helburu hori lortzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen dute eta beharren araberako irtenbideak eskaintzen dituzte, modu guztietako aurrekontu eta nahien arabera.
«Bezeroak barneen diseinatzaileei zein arkitektoei behar edo nahi duen hori zer den esan behar die, hori bakarrik. Adituak dira eta beraiek aurkeztuko dizkie ideiak, egokiena dena aukeratu ahal izateko».
Alkainen pertsonalitatea zaintzen saiatzen dira, bezeroei neurrira egindako proposamenak eskainiz. «Dekoratzaile eta saltzaileek proposamen zehatz eta bakarrak eskaintzen dituzte. Kalitatea zaintzen dugu eta beharren araberako proposamenak egiten ditugu».
Nahi al duzu kafe bat?
Alkain enpresako erakustokia bisitatzea, bisita huts bat baino gehiago da. Esperientzia bat eskaintzen dute.
Hara joanda kafe bat eskaintzen dute, eta kikararen bueltan, pisu pilotuan, 3D teknologiari esker etxebizitzaren eraberritzea erakusten dute, lanean hasi beharrik gabe. Momentu atsegin bat pasatzeaz gain, argazki erakusketa berezi bat ikusi ahal da edota arte galeriako lanak. Era berean, tarteka, Michelin izarrak dituzten sukaldari ospetsuen bisitak izaten dituzte, eta bertan parte hartu ahal da, eta kontzertu akustikoak ere antolatzen dituzte.
Klub bat ere badute; Club Alkain-eko partaide izanez gero, eskaintza berezi eta pertsonalizatuak jaso ahal dira, Michelin izarra duten sukaldarien ikastaroetara joan ahal izateko doako txartelak...
Gipuzkoa
Alkain Gipuzkoako enpresa bat da eta hain justu, hori da beraien ezaugarrietako bat: bertakoak direla eta bertakoa defendatu nahi dutela, nazioarteko frankizien aurrean. 100 pertsona baino gehiagok osatzen dute lantaldea, eta ahal dela bertako hornitzaileekin egiten dute lan.
«Alkainen eskaintza zabal eta bereziak harritu zaitu? Gerturatu, eta gehiago harrituko zara».
Alkain Hondarribia.
Helbidea: Amutalde Kalea, 21, Hondarribia.
Telefono zenbakia: 943 64 20 25
Alkain Astigarraga.
Helbidea: Txalaka pasealekua, 23, Astigarraga.
Telefono zenbakia: 943 64 20 25
Sare sozialak. Facebook: Alkain
Instagram: alkain_hogar
E-maila. info@alkain.com
Webgunea. www.alkain.com