Igarondoko lau kide igo dira podiumera Kontxako zeharkaldian

Ataria 2019ko urriaren 22a

Igarondo Urpekoak taldeko 21 kidek hartu dute parte Kontxako Badiako V. Hegats Igeriketa Zeharkaldian. Irati Lakunza txapeldun geratu da.

Hegats igerilariek 2 kilometroko eremua zuten aurretik Kontxako badian. Igarondo ordezkaritza zabalarekin joan zen bertara eta emaitza bikainak lortu zituen. Lakunzaren txapelaz gain, Ainhoa Tolosak hirugarren amaitu zuen. Gizonezkoetan, Jose Mari Zamora bigarrena izan zen eta Gregorio Mancisidor hirugarrena. "Talde guztiak egin du zeharkaldi ederra, bai helduak eta bai gaztetxoak ere", azaldu dute taldeko ordezkariek. Datorren astean igerilekuko denboraldi berria hasiko dutela ere gogoratu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!