Altuna III.arekin finalerdietan egoteko, Jakaren eta Artolaren aukerak

Ataria 2019ko urriaren 22a

Asteburu honetan erabakiko dira lehen mailako lau eta erdiko finalerdiak. Jokin Altunak sailkapena joan den asteburuan lortu zuen. Erik Jakak eta Iñaki Artolak hurrengoan lortu dezakete.

Lehen mailako lau eta erdiko pilota txapelketaren lehen fasea asteburuan amaituko da. Aurrera egingo duten lau pilotarien izenak orduan jakingo dira. Horietako bat Jokin Altuna izango da, A multzoko buru pasako da amezketarra, nahiz eta Victor-en aurkakoa galdu.

Lau eta erdiko esku pilota txapelketako asteburuko partidak:

  • Ostirala, 20:00etan, Irunen: Victor vs. Altuna III.
  • Ostirala, 20:30ean, Balmasedan: Ezkurdia vs. Artola.
  • Igandea, 17:00etan, Tolosako Beotibarren: Jaka vs. Peio Etxeberria.
  • Larunbatean, 17:45, Iruñeko Labriten: Bengoetxea VI vs. Laso.

Artolaren eta Jakaren aukerak

  • Erik Jakaren aukerak argiak dira: irabazten badu finalerdietan egongo da; galtzen badu, ez. 
  • Artolak irabazi egin beharra dauka, zeren, gerta liteke Artola, Laso eta Bengoetxea VI.ak ligaxka garaipen bakarrarekin amaitzea. Kasu horretan ere jai dauka alegiarrak baina hori agian ez da nahikoa izango. Bengoetxea VI.a eta Lasoren arteko larunbateko partidaren zain egon beharko du, beraz. 
    • Artolak Ezkurdiari irabazita eta Lasok galtzen baldin badu, Artola multzo buru pasako da finalerdietara.
    • Artolak Ezkurdiari irabazita eta Lasok Bengoetxea VI.ari irabazten baldin badio, Artolak Ezkurdia 14ean edo gutxiagoan utzi beharko luke. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!