Txindoki inguruak argiztatzeko deia egin du ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Goierriko Hitza 2019ko urriaren 21a

Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko antolatu du Gure Eskuk ekimena. Ostiralean, 17:00etan, Larraizko goiko aparkalekuan da hitzordua, eta argazkia 20:00etan ateratzea da asmoa.

Kataluniako mugimendu independentistak Montserraten eta Euskal Herrian Aiako Harrietan zein beste toki batzuetan egin dituzten ekimenen haritik, Goierriko Gure Eskuk Txindoki inguruak argi seinalez betetzeko deia egin du ostiralerako, hilak 25. Herritarrei Larraizko goiko aparkalekuan, 17:00etan, biltzeko deia egin du dinamikak. Argazkia, berriz, 20:00etan aterako dute. Bakoitzak bi linterna eramateko eta mendian babesteko arropa janzteko deia egin du Goierriko Gure Eskuk. “Azken boladako injustiziak salatzeko, Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko” antolatu dute ekimena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!