'Erreferenduma ez da delitua, askatasuna' lelopean lan uzte ugari egin dituzte gaur

Ataria 2019ko urriaren 18a

None
Katalunialan uztea 2019 1 1571407108550
Katalunialan uztea 2019 2 1571407109536
Katalunialan uztea 2019 3 1571407110319
Katalunialan uztea 2019 4 1571407111139
Katalunialan uztea 2019 5 1571407111378
Katalunialan uztea 2019 6 1571407111603
Katalunialan uztea 2019 7 1571407111712
Katalunialan uztea 2019 8 1571407112015
Katalunialan uztea 2019 9 1571407112188
Katalunialan uztea 2019 10 1571407112325
None
None

Eskualdeko herri askotan kalera irten dira langileak Katalunian gertatzen ari dena salatzeko eta askatasuna eskatzeko. Tolosaldeko Atariako lantaldeak ere bat egin du lanuzteekin. 

ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE eta Hiru sindikatuek lanuztean deitu dituzte gaurko. Kataluniako greba egunarekin bat eginaz. Udaletxeetan, lantegietan eta eskoletan geldialdiak izan dira Tolosaldean.

Tolosako Udalaren adierazpena

Tolosako Udalak, EAJ-PNVren eta EH Bilduren udal ordezkarien babesarekin, ondorengo adierazpen bateratua egiten dute:

  1. Tolosako Udalak ziurtatzen du demokraziaren adierazpen baketsua, indibiduala zein kolektiboa gauzatzea eta herriari hitza ematea ez dela delitua. Hori horrela, urriaren 1eko erreferenduma tresna demokratiko eta zilegizkoa izan zela, eta Kataluniak eta Euskal Herriak berezkoa dutela etorkizuna erabakitzeko eskubidea.
  1. Tolosako Udalak argi eta garbi adierazten du ezin direla justifikatu Espainiako Auzitegi Gorenak eta Estatuko botereek Kataluniako agintari eta gizarte eragileei bizkarreratutako auzia eta ezarritako zigorrak.
  1. Tolosako Udalak nabarmentzen du Kataluniako ‘Procés’-aren aurkako auziak eta epaiak Zuzenbide Estatuaren itxuragabetzea dakartela eta ezbaian jartzen dutela espainiar demokraziaren homologazioa nazioartean.
  1. Tolosako Udalak azpimarratzen du euskal herritarrei zuzenean eragiten digula Estatu espainiarraren erantzun bortitzak, izan ere, herrien borondatea era demokratiko eta baketsuz erabakitzea mozten du. Eta arazo politikoari tribunalen indarrez, 155. artikuluaren ezarpenez edo erabakitze eskubidearen alde egiten dutenei edonolako neurri bidegabeak ezarriz erantzuten dio, irtenbide elkarrizketatu eta negoziatua bilatu ordez eta herriari galdetu beharrean.    
  1. Tolosako Udalak Estatuko botereei eskatzen diete, espetxean dauden preso politikoak berehala aske utz ditzatela eta, era berean, erbesteratu politikoen aurkako auzibideak bertan behera utz ditzatela.
  1. Tolosako Udalak elkartasuna adierazten die Kataluniako preso eta erbesteratu politikoei nahiz haien etxekoei, hala nola, Kataluniako herriari eta erakundeei, eta Tolosako herritarrei dei egiten die bat egin dezaten herriari hitza ematearen aldeko ekimen baketsuekin, demokraziaren eta askatasunaren alde.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!