Lasarbi Elkarteak bilera informatiboak antolatu ditu Latxa logoarekin identifikatutako arkumeak, hau da, amaren esnearekin bakarrik hazitakoak, prezio berezian saldu ahal izateko. Horretarako, ezinbestekoa da Larsabi elkarteko bazkidea izatea. Horretaz guztiaz informatzeko, bilerak deitu dituzte, eta bide batez, Tolosaldeko artzainak gonbidatu dituzte. Bilera horiek urriaren 21ean, astelehenean izango dira: bata, Aguraingo udaletxean, 11:00etan, eta bestea, Zaldibiako Goizanen, 16:00etan.