Aiztondo bailaran ere bai

Ataria 2019ko urriaren 17a

Azken asteetan Amasako emisio gunean egindako berrikuntzei esker, 28 Kanalak Aiztondo bailarako seinalea hobetzea lortu du, eta ondorioz, etxe gehiagotara iritsiko da aurrerantzean.

Eskualdeko telebista, 28 Kanala, Tolosaldeko etxe gehiagotara iristen da orain. Azken hilabeteetan Amasako emisio gunean egindako berrikuntzekin, Aiztondo bailarako seinalea hobetzea lortu dutela azaldu dute, eta modu honetara 28 Kanalaren seinalea etxebizitza gehiagotara iristen da. Hala, 28 Kanala oraindik ikusten ez duenak telebista bersintonizatu beharko du. UHF24an dago 28 Kanalaren seinalea. Aduna, Amasa-Villabona, Alkiza, Asteasu, Larraul eta Zizurkigo herritarrek seinalearekin arazoren bat izango balute, ohiko antena-jartzailearekin jarri beharko lukete harremanetan.

28 Kanalak 13 urte daramatzala Tolosaldeko gertaeren berri ematen gogoratu dute. Eskualdeko albisteez osatutako informatiboa ekoizten du egunero. Albistegia 15:30ean, 17:30ean eta 21:30ean emititzen da. Horretaz gain, aurtengo berrikuntza Leihotik Begirasaioa da. Bertan eskualdeko herri bakoitza ezagutzeko aukera izaten da alkateen eta herritarren bidez. Saioa asteartero 22:00etan eskaintzen da. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari ere gertuko jarraipena egiten dio telebistak. Euskal Herriko gainerako toki telebistek ekoiztutako saioak ere emititzen dira. 28 Kanalaren edukiak ohiko telebistan ikusteaz gain, www.28kanala.eus -en eta sare sozialetan ere ikusi daitezke.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!