Tuterako Nafarroa Oinezera joateko aukera, Galtzaundirekin

Tolosaldeko Ataria 2019ko urriaren 15a

Datorren urriaren 17ra bitarte izena emateko aukera izango da; autobusak hainbat herritan egingo ditu geldialdiak.

Aurten Tuteran izango da Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez festa eta, urteroko moduan, Galtzaundik autobusa antolatuko du, Tolosaldetik hara bertaratu nahi duten euskaltzaleentzat. Izen-ematea zabalik dute, eta datorren ostegunera bitarte izango da horretarako aukera. Prezio orokorra 12 eurokoa izango da, eta Galtzaundikide edo Atarikide direnek 10 euro ordainduko dute.

Autobusa hainbat herritatik pasatuko den modu berean, izen-ematea ere Tolosaldeko hainbat puntutan egin ahal izango da: Alegiako kultur etxean, Anoetako ikastolan, Ikaztegietako ostatuan, Irurako ikastolan, Tolosako Galtzaundiren bulegoan, Villabonako Zubimusu ikastolan eta Zizurkilgo Ernio bidea 9ko bulegoetan.

Igandean, berriz, 08:30ean Tolosaldetik irten, eta 19:00etan izango da handik itzultzeko ordua. Honako geldialdiak egingo ditu autobusa, Tolosaldean:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!