Gipuzkoako zaintzaileak protestan Tolosan eta Villabonan

Leyre Carrasco 2019ko urriaren 14a

Datorren astean, 118 greba eguneko langa gaindituko dute ELA sindikatuko zaharren egoitzetako langileek.

Urriaren 7an Donostian hasi eta 18an bukatuko den Gipuzkoako erresidentzietako grebalarien martxa gaur, Tolosa eta Villabonara heldu da.

 

Gipuzkoako egoitza desberdinetako langileen borraka, lan gatazka hutsa baino askoz gehiago dela nabarmendu nahi izan dute herriz herri egindako martxa hauetan. Haien helburua, lan baldintzak orokorrean hobetzea da. Bestalde, adineko pertsonei eskaintzen zaien zaintza dago jokoan eta horregatik, zaintza lanak duintzea eskatzen dute. Behar bezalako zerbitzua eskaini eta kalitatea hobetu ahal izateko ere ari dira borrokan langileak. Baita, soldata arrakalarekin amaitzeko ere.

 

Maider Domingo, ELA sindikatuko arduradunak salatu duenez, lan-gatazkaren egoera “jasanezina” da, eta hori dela eta, gatazkari irtenbidea topatu arte, aurrera jarraituko dutela adierazi du. Bestalde, Amasa-Villabonako Udalak babesa erakutsi nahi izan du, eta Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatea, Villabonan egindako protesta martxan izan da. “Ahal den guztia egiten ari gara hau azkar buka dadin”, adierazi du Unzuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!