ZUZENEKOA

Gaur, Artolaren partidaren kontaketa Tolosako Beotibar pilotalekutik

Ataria 2019ko urriaren 7a

Ataria Irratiak lau eta erdiko pilota txapelketako partiden kontaketa egingo du 16:30ean hasita. Tolosako jaialdia hiru partidek osatuko dute.

Lau eta erdiko txapelketako hiru partida jokatuko dira gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan. Ataria Irratia bertan egongo da zuzenean kontatzeko, 16:30etik aurrera. Jaialdiko lehena bigarren mailakoa izango da, Elordi eta Egiguren V.aren artekoa. Ondoren jokatuko du Iñaki Artolak Peio Etxeberriaren aurka. Azkenik, Elezkano II eta Laso irtengo dira kantxara. Ataria Irratia Tolosaldean 107.6 fm-an entzuten da. Eskualdean eta eskualdetik kanpo www.ataria.eus webgunearen bidez entzun daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!