33 urteko kartzela zigorra Agirrebarrena eta Guridirentzat

Ataria 2019ko urriaren 2a

Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, Maximo Casado espetxe funtzionarioaren hilketagatik zigortu dituzte lizartzarra eta billabonatarra.

Auzitegi Nazionalak 33 urteko kartzela zigorra jarri die Xabier Garcia Gaztelu ETAren alor militarreko buru ohiari eta ETAko beste hiru kideri 2000. urtean, Gasteizen, Maximo Casado Carrera espetxe funtzionarioa hiltzeagatik.

Ebazpenean agertzen denez, Gaztelu izan zen atentatua egiteko agindua eman zuena, eta hauek, burura eraman zutenak: Iñigo Guridi Lasa, Asier Arzalluz Goñi, eta Aitor Agirrebarrena Beldarrain.

Gainera, lauei zigor bera jarri die, 30 urte eraso terrorista delitua leporatuta, eta beste 3 urte helburu terroristarekin egindako kalteengatik. 305.000na euroko kalte-ordainak ere jarri dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!