Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako 80 gaztetxo elkartu ziren asteburu pasa, Tolosaldeko pilotalekuak izan dituztelarik entrenamendu gune. Herri askotako puntistak gerturatu dira: Cabanillas (Nafar erribera), Gasteiz, Markina-Xemein, Berritxu, Durango, Zumaia, Mutriku, Donostia, Andoain, Donibane Lohitzune, Bidarte, eta noski, Tolosako Beotibar elkarteko pilotariak aritu ziren. Aimar Iturbe eta Eneko Zubia izan ziren Beotibarko kideak.
Zesta Puntaren inguruan antolaturiko asteburuan, jolasak, teknifikazio saioak, Iñaki Goikoetxea "Goikoren" bisita, gaubela, edo azken eguneko Beotibarko jaialdiaz gozatzeko aukera izan zuten. Inongo dudarik gabe, Zesta Puntak badu etorkizuna.