Bote luzeko finalderdietan izango dira eskualdekoak

Ataria 2019ko irailaren 27a

Bote Luzeko Euskal Herriko finalerdiak jokatuko dituzte bihar. Bertan parte hartuko du, batez ere eskualdeko pilotariez osatuta dagoen Gipuzkoa 2 taldeak.

Bere aurkaria Iparralde 2 izango da eta Senperen (Lapurdi) jokatuko dute partida, 11:00etan hasita. Gipuzkoa 2 taldeak bigarren bukatu du ligaxka bere multzoan, eta beste multzoko lehen postuan amaitu duen Iparralde 2 izango da, beraz, aurkari, finalera iristeko bidean.

Beste finalerdia ordu berean izango da, eta Berrizen (Bizkaia) jokatuko dute. Gipuzkoa 1 taldea Bizkaiaren kontra ariko da partida horretan. Finala urriaren 19an jokatuko dute, Berrizen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!