Asteburu honetan Espainiako Pistako Txapelketa izan da jokoan. Eukene Larrarte tolosarrak hiru domina lortu ditu, horietako bi Calvorekin batera: urrea madison proban eta zilarra abiaduran. Beste domina keirin proban lortu du, brontzezkoa. Unai Iribar ibartarrak zilarrezko domina lortu zuen taldekako abiaduran.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?