Amundarain eta Goenaga, podiumean

Ataria 2019ko irailaren 24a

Erika Amundarain billabonatarra eta Asier Goenaga tolosarra podiumera iritsi dira Eibar Igerixan taldeak antolatutako VI. Flysch Beltza itsas zeharkaldian. Bi distantzia egin ziren igerian: 3.000 metro (Mutrikutik Debara) eta 6.500 metro (Saturraranetik Debara).

Goenagak 3.000 metroko proban parte hartu zuen eta gizonezkoen mailan hirugarren postu absolutua lortu zuen, 46 minutu eta 36 segundoko denborarekin. Bestetik, Amundarainek 6.500 metroko proban hartu zuen parte eta emakumezkoen bigarren postu absolutua lortu zuen ordu bat 42 minutu eta 13 segundoko denborarekin.

Horiez gain, 6.500 metrotan Ioseba Mateos ibartarrak 1.34.32ko denbora egin zuen, gizonezko absolutuetan hamargarren eginez, eta maila horretan Kepa Jauregi tolosarrak 1.48.32ko denborarekin 39. postua egin zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!