Loatzo Musika eskola dagoen herrietan, urritik otsaila bukaera bitarte, bi ikastaro eskainiko dituzte: panderoa eta txalaparta. Izena emateko epea hilaren 23tik 27ra izango da Loatzo musika eskolako bulegoan. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 692 619 da harremanetarako telefono zenbakia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?