BABESTUTAKO EDUKIA

Bizi kalitatea hobetzeko giltza

Tolosaldeko Ataria 2019ko ira. 19a, 15:59

K-Stretch posturala teknikarekin,  ariketen bitartez, gorputzaren jarrera hobetzen da, minak gutxituz eta prebenituz. Tolosako Geltoki Fisioterapian urrian hasiko dira ikastaroak.

Lesioak tratatu eta horiek ekiditeko teknika ekarri berri dute Tolosako Geltoki Fisioterapia zentrora: K-Stretch posturala (KSP). Batxiller Zaldibia kaleko 12. zenbakian dago kokatuta Geltoki Fisioterapia eta bertako Eider Amondarain, Naiara Olaetxea eta Aintzane Otegi fisioterapeutek metodo horretan trebatzeko ikastaroak egin berri dituzte.

K-Stretch metodoa Danilo Barziok sortutako gorputz-jarreraren berreziketa metodoa da. Kate muskularren eta faszialen tratamenduaren bidez gorputzari bere funtzionaltasuna eta eraginkortasuna itzultzea du helburu. Gorputz-jarrera hobetzeko eta gihar tentsioak berriz orekatzeko sortutako jarrera-etzaulki iraultzailea da. Giza gorputzaren fisiologia eta biomekanika errespetatuz diseinatua eta sortua. Etzaulkiak dituen bi plano mugikorrei esker, giharren elastikotasuna eta oro har, baldintza fisikoa hobetzea ahalbideratzen du. 

Gorputza bere osotasunean lantzen da, giharrek osatzen dituzten kate muskularrak eta gorputzeko atal guztiak biltzen dituen sistema fasziala luzatuz. «Horrela, ohiko luzaketa batean, hau da, gihar bakar bat luzatzean, gorputzak tentsio hori gutxitzeko ‘tranpa’ modukoa egiten du beste atal batekin orekatuz eta eraginkoratasuna galduz. KSP-ak aldiz, ez du orekatzeko aukerarik ematen, beraz, eraginkorragoa da», esan dute Geltoki Fisioterapia zentroko adituek. Gainera, hain garrantzitsua eta onuragarria den arnasketa diafragmatikoa ere lantzen da etengabe. Ikastaroa jaso ondoren, hobekuntza nabaria da, «saioa eta geroko sentsazioa oso atsegina da», gaineratu dute.

Geltoki Fisioterapiakoek argi dute zergatik ekarri duten teknika hau: «Behin eta berriz lesio berdinak sendatuz ari ginela ikusten genuen, eta lesio horiei aurre hartzeak duen garrantziaren ziurtasuna indartu zitzaigun». KSP-ak prebentzio horretan egiten du lan.

Zazpi urtetik gorako guztientzat da egokia: giharretako  tentsioa dutenak, gainkarga muskularra edo min artikularra sufritzen duten kirolariak, elastikotasuna eta mugikortasuna berreskuratu nahi duten helduak, gorputzeko jarrera desegokiak dituztenak, patologia muskuloeskeletiko kronikoak dituztenak, haurdun dauden edo erditu ondoren egoera fisikoa hobetu nahi duten emakumeak… «Kirolariek ere hobekuntza handia nabari dute, bai egoera fisikoan eta baita esfortzu ondorengo errekuperazio fasean ere».

Jendearen posturari garrantzi handia ematen diote Geltokikoek. «Egunean ordu asko pasatzen ditugu postura txarretan, bai lanean, bai sofan botata deskantsuan, edo kalean kuzkurtuta ibiliz… eta horrek berak sortu ditzake lesio ugari». «Gure gorputzaren kontzientzia izaten ikasiko dugu, postura egokia hartuz eta horrela lesioak ekidinez».

Ikastaroak urritik aurrera

Geltoki Fisioterapian astean ordubeteko saioak eskaintzen hasiko dira. «Bi edo hiru pertsoneko taldeak osatuko ditugu eta oso pertsonalizatua izango da».  Gainera, ate irekiak izango dira urriaren 3an, ostegunean, goizez nahiz arratsaldez. Klase laburrak egingo dituzte dohainik, interesa duen edonork probatu dezan. 

Hipopresiboak hastear

Gimnasia Abdominal Hipopresiboak ere emango dituzte. «Nahi duena animatu dadila, orain ari baikara taldeak osatzen». Erditu ondorengo emakumeez gain, edonorentzako moduko gimnasia da, hau ere lan posturala baita. Norbere gorputza zaintzeko aitzakiarik ez dago, beraz.

Geltoki fisioterapia

Helbidea: Batxiller Zaldibia kaleko 12. zenbakia, Tolosa. 

Telefono zenbakia: 943 24 96 92.

K-Stretch: Ate irekiak egingo dituzte urriaren 3an, goizez eta arratsaldez, doan. Izena emateko irailaren 27a baino lehen deitu behar da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!