Poliziaren indarkeria jasan duten herritarren kasuak aztertzeko eta erreparatzeko epea zabalduko dute

Ataria 2019ko irailaren 19a

Diru laguntzak jasoko dituzten kasuak 300dik 500era bitarte izango direla aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak. 

Erreparazioa eskatzeko epea hurrengo astean zabalduko du Eusko Jaurlaritzak, aldizkari ofizialean astearte honetan hartu zuen erresoluzioa argitaratzen denean. Poliziaren abusuen biktimek izango dute euren kasua aurkezteko aukera; 1978tik 1999ra artekoek bakarrik. Kasuak banaka aztertuko ditu "adituen komisio" batek. Erreparazioak aurkezteko epea 2 urtetara zabalduko den bezala, komisio horren lana ere denbora tarte horretan burutuko da, eta behar izanez gero, denbora gehiago ere hartuko lukete. Kasuak banaka banaka aurkeztuko dituzte, eta Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, 300dik 500era izango dira diru laguntza jasoko duten kasuak. 

Erreparazioa jasoko luketen kasu batzuk oso ezagunak dira, Tolosako Lasa eta Zabalarenak adibidez. Poliziaren abusuen ondorioz lesio txikiak edo elbarritasuna pairatu dutenen kasuak ere aztertuko dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!