Euskara ikasteko baliabideak eskura, Anoetan eta Iruran

Irati Saizar Artola 2019ko irailaren 18a

Zabaldu dituzte euskara ikasteko matrikulatzeko epeak: azken eguna irailaren 24ean izango da Iruran, eta Anoetan, berriz, 25ean.

Anoetako eta Irurako Udalek, UEMArekin elkarlanean, datorren ikasturterako euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituzte, beste urte batez. Matrikulatzeko azken eguna irailaren 24a izango da Iruran, eta 25a Anoetan.

Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroak eskainiko dituzte, eta izena ematen dutenen artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko dute bi herrien artean. Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herri batean nahiz besteak eskainiko dira.

Urtero legez, ikastaro guztiak diruz lagunduko dituzte bi udalek. Herritik kanpoko ikastaroetan matrikulatzen diren herritarrek ere diru laguntzak jasoko dituzte.

Bi udaletatik azaldu dutenez, etorkinentzako ikastaroak sustatu nahi dituzte bereziki, eta aurten ere, iaz Anoetan aritu zen taldearekin jarraitzeko nahia erakutsi dute: astelehen, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara.

Euskara jakiteak duen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte herritarrak: «Beste urte batez, ahalegin berezia egin nahi dugu euskara ikasteko edo hobetzeko pausoa ematera anima daitezen».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!